Diabetesa herrialde txiroetan hedatu da gehien azken urteetan

  • Munduan laukoiztu egin da diabetesa duten pertsonen kopurua 1980tik 2016ra, Munduko Osasun Erakundeak (OMS) jakinarazi duenez. 1980an, 108 milioi pertsonak zuen diabetesa; 2014an, 314 milioi pertsona gehiagori eragiten dio gaixotasunak –422 milioi dira guztira–. Munduko hamaika heldutatik bati eragiten dio gaixotasun horrek.


2016ko apirilaren 07an - 17:21

Gaixotasunaren hedapenak eragin handiena izan du herrialde azpigaratuetan eta garatu bidean dauden herrialdeetan. Afrikan, Mediterraneo ekialdean eta Asia hego ekialdean nabarmen hazi da diabetesak eragindako hildako kopurua, Munduko Osasun Erakundeak jaso duenez.

Ozeano Barearen mendebaldean eragin du heriotza kopurua handiena 2000 eta 2012 urteen artean –490.000 pertsona hil ziren 2000an, eta 944.000 heriotza izan ziren 2012an–.

Heriotza kopuru horren kausa nagusiak dira gehiegizko pisua eta loditasuna. 2014an, lau heldutatik batek gehiegizko pisua zuen, eta hamarretik batek gizentasuna.

Herrialde txiroetan, elikadura txarra eta urria da gaixotasunaren kausa nagusia. Herrialde horietan, bost herritarretik batek ez du behar adina jaten, eta gainontzeko lautik biren elikadura ez da nahikoa gorputzak behar dituen bitaminak hartzeko.

Bi diabetes mota daude: lehengo motako diabetesa duten pertsonek ez dute intsulina produzitzen, eta intsulinaren injekzioak behar dituzte bizirauteko, eta pankrearen gabeziei aurre egiteko. 2. motako diabetesa duten pertsonek –gaixotasun hori duten pertsonen %90 dira–, beren intsulina propioa produzitzen dute; kopurua ordea, eskasegia da, edo ezin dute egoki erabili.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


"Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du"

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


Irati Unamunzaga eta Jon Arriaga. Dolu perinatala
"Mina ez da tapatu behar; bizi egin behar da, aurrera egiteko"

Iaz, irailaren 9an, jaio eta egun gutxira zendu zen Irati Unamunzagaren eta Jon Arriagaren umea, Nare. Haurdunalditik beretik, bidearen gazi-gozoak konpartitu dituzte ingurukoekin, naturaltasunez, eta dolu perinatalaren prozesuarekin beste pauso bat egitea erabaki dute:... [+]


Eguneraketa berriak daude