Desobedientziaz libre

  • 2007n A8 autobidea mozteagatik aste honetan absolbitu dituzten bost lagunek bederatzi urtez luzatu den prozesu gorabeheratsuari buruzko hausnarketa zabaldu dute.


2016ko urriaren 20an - 11:43

Bederatzi urte eta gero, orain gutxi jakin dugu  2007ko AP8ko bide- mozketaren ekimenagatik absolbitu egin gaituztela. Lehenik eta behin, zorionak eman nahi dizkizuegu gure ondoan urte luze hauetan egon zaretenoi, borrokak merezi duela erakutsi diguzue eta garaipena guztiona da, herriarena da! Baina, ezin dugu epaiketa hau salatu gabe utzi.

2007an desobedientziaren bidez, Jarrai-Haika-Segi gazte antolakundearen ilegalizazioa eta honek ekarriko zituen kriminalizazioaren ondorioak salatzeko ekimen bat egin genuen. Ordutik, bederatzi urte pasa eta gero –eta epaiketa lau aldiz atzeratu eta gero– martxoaren 18an burutu zen.

Bide honetan zehar, desobedientzia izan dugu bidelagun, borroka molde. Epaiketara ez aurkezteko hautua egin genuen batzuk eta epaiketan bertan desobedientziaz jardutea erabaki genuen denok. Arrazoia garbia da, inolako epaitegik ez du  zilegitasunik euskal gazteria epaitzeko. Martxoaren 2an, epaiketaren laugarren datan, Naroa, Ainara eta Aritzek bertara ez aurkeztea erabaki eta honen ondorioz atxilotze ta espetxeratzeko agindua eman zuen epaileak.

Hau gutxi balitz, atxilotu eta bost egunetara, Espainiako espetxeetara sakabanatu gintuzten (epaiketarako astebeteren faltan) eta epaiketa egunean, martxoaren 18an, askatu. Hau ez da epaiketa honetan bizitako desproposito bakarra. Atxiloketa uneko argazki batengaitik Axier Lopez Argiako kazetaria, Mozal Legea aplikatuz, zigortu nahi izan dute. Informazioa eten nahi dute eta ez dute lortuko; besarkada eta muxu erraldoi bat eman nahi diogu lerro hauen bitartez, zure ondoan gaituzu.

Guk argi daukagu, desobedientzia izan da zigortu nahi izan dutena. Horregaitik mantendu ziguten zigor eskaera maximoa lehenengo egunetik azkeneraino, horregatik espetxeratu gintuzten eta dispertsat, horregaitik epaitegian gure hitzaren bitartez epaiketa salatzerakoan sala ustu zuten.... Estatu errepresorearen makinaria guztia jarri zuten martxan herriak duen boterea zigortu nahian. Baina ez dute lortu eta ez dute lortuko hemendik aurrera ere.

9 urteko bidea luzea izan da guretzat, senideentzat eta lagunentzat. Baina epaiketa honetatik gauza bat argi atera dugu; Euskal Herri libre batean sinisten dugunok eta hortarako lanean jarduten dugunok badugu molde eraginkor bat denon eskura, bakoitzak bere tamainan erabiltzeko, desobedientzia da gure tresna. Eta kolektibotasunean erabilita oso baliogarria bihutzen da, egin dezagun.

Horregatik, Euskal jendarteari, Euskal Herri libre, sozialista eta feminista eraikitzeko deia egiten diogu eta horrekin batera salbuespen legediaren eta epaiketa politikoen kontra borrokan jarraitzeko. Borroka da bide bakarra eta dena dugu irabazteko!!!

GORA EUSKAL HERRI DESOBEDIENTEA!!

GORA EUSKAL GAZTERIA

Naroa Ariznabarreta, Aritz Azkona, Saioa Zerain, Asier Alberdi eta Ainara Ladron

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude