Milaka manifestari Katalunian, deskonexio adierazpena babestu zuten udal ordezkari auzipetuen alde

  • En Comú, Procés Constituent, ERC eta EUiA alderdi politikoen eta Òmnium Cultural, ANC eta Súmate mugimendu sozialen babesa izan du, besteak beste, CUPek deitutako manifestazioak, La Directa hedabideak jaso duenez.


2016ko maiatzaren 09an - 17:15
Milaka pertsonek hartu dute parte desobedientziaren aldeko manifestazioan. Argazkia: Gorka Leiza

Kataluniako 291 udalen aurka jo du Espainiako Auzitegi Nazionalak azaroaren 9ko deklarazioaren aldeko mozioak onartzeagatik. Joan Coma Capgirem Vic-eko ordezkaria –CUPen hiri horretako zerrendaren izena– inputatu egin dute sedizioa bultzatzea egotzita. Montse Venturós Bergako alkatea ere inputatu dute, hauteskunde kanpainan Estelada udaletxeko balkoitik ez kentzeagatik.

Ikertutako udalei eta hautetsiei babesa eskaini eta auzitegiak desobedientzia-deia egiteko manifestazioa deitu du igandean CUPek Bartzelonan, “Askatasunen alde, aurrera goaz” (Per les llibertats, avancem) lelopean. Milaka lagunek egin dute bat manifestazioarekin eta Kataluniako mugimendu sozial eta politiko askoren babesa lortu du.

Bartzelonako En Comú alderdiko hainbat ordezkari, Jordi Cuixar Òmnium Culturaleko presidentea eta ERCko Joan Tardà eta Alfred Bosch egon dira manifestazioaren hasieran, besteak beste. "Ez gaitzala auzitegi bakar batek ere isildu" (Que cap tribunal ens faci callar) manifestua sinatu duten 1.820 pertsona eta 37 elkarte soberanista eta ezkertiarren artean daude horiek ere.

CDCk ez du manifestazioa babestu eta alderdi horretako kide bakar batek ere ez du parte hartu, Victor Terradellas Nazioarteko Harremanetako idazkariak izan ezik. Hain zuzen, Francesc Homs CDCk Kongresuan duen diputatuak kritikatu egin du manifestazioko leloa.

“Independentzia” eta “Antikapitalistak” oihuen artean egin da martxa eta Sant Jaume plazan egin dute ekitaldi politikoa. Ferran Blasi ekintzaileari omenaldia egin diote ekitaldiaren hasieran. Benet Salellas CUPeko diputatuak nabarmendu du ezin dela onartu Parlamentuan oinarritutako legeak bertan behera uztea, azken egunetan Espainiako Konstituzio Auzitegiak egin duen bezala – bertan behera utzi ditu Etxebizitzaren Legea eta Berdintasun Legea–.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herrialde katalanak
2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Amnistia Legearen proposamena onartu du Kongresuak eta haren bidean Kataluniako hauteskundeak sartu dira

Orain Senatura bidean joango da legea, han PPk ahal duen neurrian atzeratuko du –bi bat hilabetez– eta gero berriz itzuliko da Espainiako Kongresura azken onarpena izan dezan.


Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


hauteskunde aurrerapena Katalunian
Juntsek dio Puigdemont izango dela bere hautagaia maiatzaren 12ko hauteskundeetan

Pere Aragonès Generalitateko presidenteak asteazken honetan aurreratu ditu Kataluniako hauteskunde autonomikoak, En Comú-rekin batera atera behar zituen 2024ko aurrekontuek porrot egin ondoren. Juntsek iragarri du bere hautagaia Carles Puigdemont izango dela; azken... [+]


Eguneraketa berriak daude