Desobedientzia zibilaren inguruko jardunaldiak otsailaren 20tik 23ra

  • Indarkeriarik gabeko desobedientzian oinarritutako jardunaldiak antolatu ditu Ezbiolentzia taldeak otsailaren 20tik 23ra, Bilboko Bidebarrieta liburutegian. “Eskubideak murriztu ondoren, desobedientzia zibila da gure erresistentzia”, adierazi dute antolatzaileek webgunean. Era berean, politika eta krisi ekonomikoan zentratuko direla aipatu dute.


2013ko urtarrilaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ziztadak dokumentaleko irudi bat

Krisi ekonomikoaren inguruan Mediterraneo inguruko herriek izan duten iniziatibaz arituko dira otsailaren 20an. “Autogestioa eta desobedientzia” deituriko hitzaldiari 19:00etan emango diote hasiera antropologo batek eta Greziako giza eskubide auzietan trebatutako abokatu batek.

Otsailaren 21ean, Arcadi Oliveresek hartuko du hitza “krisi garaiko desobedientzia” aurkezteko. Honek ere Bidebarrieta liburutegian hitz egingo du 19:00etatik aurrera.

Ostirala 22ko egitaraua egiteko Euskal Herrian oinarritu dira. 18:00etan gai berdina jorratzen duen Ziztadak dokumentala eskainiko dute eta 19:00etan mahai ingurua egongo da. Mario Zubiaga, Joseba Ossa eta Perico Ibarrak parte hartuko dute. “Euskal Herria: aukera da orain” izenburupean arituko dira.

Azkenik, otsailaren 23rako tailerra prestatu dute antolatzaileek, “estrategia ezbiolentoen diseinua”. 10:00etatik 14:00etara arteko saioa izango da eta doakoa bada ere, izena emateko eskatu dute webgunean horretarako prestatutako atalean


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Desobedientzia zibila
Blokeo egunaren harira, gibelapenezko 800 euroko isuna jaso dute bederatzi bakegileek

Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.


Euskarazko brebeta azterketen emaitzak banatzeko ekitaldia eginen dute uztailaren 12an elkargoan

Euskal Hirigune Elkargoaren babesarekin, euskaraz erantzundako zientzietako azterketen zuzenketa antolatu dute asteartean Baionako Arteen Hirian, eskatzen diren baldintzak errespetatuz.


2022-07-04 | Hala Bedi
Peio Jorajuria (Seaska)
"Bide guztiak itxiak zirenez desobedientziaren bidea hartu dugu"

"Duela gutxi arte osoki euskaraz egiten zuten gure ikasleek brebeta eta orain zientzietako froga euskaraz egitea debekaturik dugu".


Epaile batek adierazpen askatasuna mozal legearen gainetik jarri, eta KEMeko ekintzaile bat absolbitu du

2019an BBVAren Akziodunen Batzarra gauzatzen ari zen bitartean egindako protesta baten harira, sei pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak, eta mozal legea aplikatuz horiei isuna jartzea proposatu zuen. Sei kideetako bat absolbitu du berriki Gasteizko epaile batek, ekintzari... [+]


Eguneraketa berriak daude