Desobedientzia dinamika abiatu dute Mozal Legearen bigarren urteurrenaren atarian

  • Uztailaren 1ean bi urte beteko dira Hiritar Segurtasunerako Legea edo ‘Mozal Legea’ indarrean sartu zenetik. Egun horretan, manifestazioa deitu du Eleak Mugimenduak Gasteizen eta Donostian, ‘Mozal Legeari ez. Herriak desobedientzia!’ lelopean eta herri mugimendu ezberdinekin elkarlanean. Gainera, desobedientzia dinamika abiatu dute guzti honen harira, mobilizazioaren aurreko asteetan zehar ekimen gehiago iragarriz.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko ekainaren 28an - 10:05

Dinamika honen lehenengo geltokia ekainaren 14ko goizean izan zen Eusko Legebiltzarrean. Bertan, ekintzaile talde batek mobilizaziora deitzeko pankarta bat kokatu zuen Legebiltzarreko hesian. Horrekin batera, Mozal Legearen artikulu ezberdinekin egindako paperezko hegazkinak bota zituzten barrura, instituzio honen ardura salatzeko. Izan ere, 2015 eta 2016 urteetan zehar, "Mozal Legea 8.087 aldiz aplikatu dute EAEn", ekintzaileek azaldu dutenez. Horretaz gain, 2016ko ekainaren 22an, legebiltzarraren ordezkaritza politikoaren gehiengoak Mozal Legea ez aplikatzeko konpromisoa hartu zuen arren, ordutik 2016. urte amaiera arte 2.857 aldiz aplikatu zutela ohartarazi dute.

Uztailaren 1eko bezperetan, desobedientzia dinamikarekin jarraituz, Gasteizko Alde Zaharreko Kutxi kaleko lokal huts baten fatxadan mural bat egin dute, larunbatean 18.30ean Gasteizko Bilbo plazatik irtengo den manifestaziora deitzeko.

Mozal Legearen aurkako ekintza Eusko Legebiltzarrean:

 

Mozal Legearen kontrako manifestaziora deitzeko murala Alde Zaharrean:

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mozal legearen mehatxua
Artxibatu egin dute Ahotsa.info-ko kazetari bat gezurrekin salatu zuen udaltzainaren aurkako kereila

2021eko protesta batean Poliziaren jarduna grabatu eta zabaltzeagatik, Mozal Legea urratu izana leporatu zion udaltzainak kazetariari. Salaketan hainbat gezur esan zituen agenteak, grabatutako bideoan egiazta daitekeenez. Agiriak faltsutzeagatik kazetariak kereila jarri zuen... [+]


2023-03-15 | Axier Lopez
Espainiako Gobernuak ez du hitza bete: Mozal Legeak indarrean jarraituko du

2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]


Otsaileko lehen osoko bilkuran onartu nahi dute Espainiako Kongresuan 'Mozal Lege' berria

Dagoeneko erreformaren %96 adostuta dute Espainiako Kongresuan erreforma lantzen ari diren alderdiek, eta datorren astean akordio batera iritsiko dira, El Plural.com-en irakurri dugunez.


Laudioko Gaztetxearen aldeko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Laudion, Bilbon eta Gasteizen

Laudioko Gaztetxearen kaleratzearen ondorio ekonomikoei aurre egiteko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Orbeko Etxean, Zazpi Katu Gaztetxean eta Gasteizko Gaztetxean. Ertzaintzak 'mozal legea' ezarri zien sei gazteri ekainaren 13ko protesten harira, 4.000 euroko... [+]


2022-12-16 | Iñaki Agirre
“Ez dugu ekimen erreformistarik nahi, Mozal Legearen indargabetzea eskatzen dugu”

Hogei eragile sozialek baina gehiagok eginiko deialdiak dozenaka pertsona bildu ditu ostegun ilunabarrean Donostian adierazpen askatasuna aldarrikatu eta Mozal Legearen indargabetzea eskatzeko. Lege horren bitartez, Hego Euskal Herrian 2020tik hona 30.000 zigor baina gehiago... [+]


Eguneraketa berriak daude