Deskonexio Legea urriaren 1aren aurretik onartuko du Kataluniako Legebiltzarrak

  • Horrela, urriaren 1eko erreferendumean baietzak irabaziz gero, ez litzateke legezko hutsunerik eta Kataluniako Errepublikaren bideak legezko berme osoak izango lituzke, Junts Pel Sík eta CUPek adostu bezala.


2017ko abuztuaren 28an - 10:23
'Ocho apellidos catalanes' filmean erabilitako argazkietako da hau.

Larunbatean oso argi irudikatu zen Bartzelonako manifestazioaren barruan sentsibilitate ugari zirela. Atentatuen egunetik ere alor ugaritan ikusi dira Katalunia eta Espainiaren desberdintasunak. Eta etengabe egon da airean ea honek nola eragingo zion erreferendumari. Igandean Galizian egindako adierazpenetan, Mariano Rajoyk erreferenduma egiteko asmoetan atzera egin dezala eskatu zion Carles Puigdemonti.

Puigdemontek, aldiz, atentatuak ezin duela Kataluniako agenda politikoa baldintzatu erantzun du eta erreferenduma urriaren 1ean egingo dela. Iragarri zuen, halaber, 6.000 hautetsontzi ere prest dituztela dagoeneko. Hainbat elkarrizketatan adierazi duenez, halaber, baiezkoak irabaziz gero trantsizio motza negoziatzea proposatuko dio Espainiako Gobernuari.

Erreferendumaz aparteko tresna juridikorik garrantzitsuena astelehenean aurkeztuko gaur Legebiltzarrean: Iragankortasun Legea edo Deskonexio Lege gisa ezagutzen dena. Berez uztailaren amaieran aurkeztu behar zen, baina  CUP eta Junts Pel Síren arteko desadostasunek aurkezpena atzerarazi dute.

Kataluniako Auzitegi Gorena

Funtsean, lege honek bermatuko luke hutsune juridikorik ez egotea egungo egoeratik Kataluniako Errepublikarako urratsa ematean, eta hau gertatuko litzateke baiezkoak erreferenduma irabaziko balu. Behin emaitza buletin ofizialean iragarri eta bi egunera sartuko litzateke indarrean legea, eta berez, Kataluniako Errepublikaren abiatzea ekarriko luke.

Deskonexio Lege hau oinarrizko legetzat ere hartu izan da, besteak beste errepublika berriaren oinarrizko egitura juridikoa ere biltzen duelako, esaterako Kataluniako Auzitegi Gorena. Funtsean Katalunia, Estatua, EB eta nazioarteko legediaren arteko zuzenbide arauak kontrolatu eta bideratuko ditu.

Berez, ERCk eta CUPek legea erreferendumaren aurretik onartzea nahi zuten eta PDCATek ondoren. Azkenean aurretik onartuko da, jarrera honen aldeko bi alderdien esanetan horrela herritarrak oso ongi jakingo baitu zer gertatuko den erreferendumaren ondoren baiezkoak irabazten badu. Hori bai, argi zehaztu dute legea bakarrik sartuko litzatekeela indarrean erreferendumean baiezkoak irabaziz gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kataluniako erreferenduma
Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


2022-09-14 | ARGIA
Espainiako Defentsa Ministerioa harrapatu dute Kataluniako erreferendumaren Wikipediako erreferentzia bat moldatzen

Carla Simóm zuzendariaren Alcarràs filma arrakasta izaten ari da, eta asteartean jakinarazi zen Oscar sarietarako hautagaia dela. Berria ezagutu eta gutxira, filmari izena ematen dion Kataluniako herriari buruzko Wikipedia orrian Urriaren 1ari buruzko... [+]


2022-08-31 | ARGIA
Kataluniako buruzagi independentisten eskubideak urratu zituen Espainiako Estatuak, NBEren arabera

Oriol Junqueras, Raül Romeva, Josep Rull eta Jordi Turull politikarien kargugabetzeak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna urratu zuela ondorioztatu du NBEk.


2022-05-25 | ARGIA
Kataluniako presoen indultuak berrikusiko ditu Espainiako Epaitegi Gorenak

Gorenaren hirugarren aretoak iritzia aldatu du eta indultuari jarritako helegiteak aztertzea erabaki du orain. PSCk “espero du” indultatuak espetxera ez bueltatzea, eta Carme Forcadellek adierazi du “edozer gauza” espero duela Gorenetik.


Eguneraketa berriak daude