"Ez dakit gurean gudarien artean, liburuzainik izan ote zen, ez dakit gurean liburuak salbatzearren bizia eman zutenik izan ote zen, baina balego, galdera bat baino gehiago egingo nizkioke. Izan ere, jakin gura nuke zenbat eta noren liburuak erre zituzten gurean oraindik ere euren burua irabazletzat dutenen aurrekoek. Jakin gura nuke zergatik ez diguten inoiz irakatsi izan zirela EAJ-PNVkoak ez ziren idazle, kazetari, bertsolari, gudari eta kronistak; izan zirela Jaungoikoa eta Lagi Zarra baino, pertsona eta bere egunerokoa hobetsi zituztenak". (2007/07/01, 2.095. zenbakia)