"Ama begietatik ikusita apur bat mingarri suertatzen zaizkit honako hauek: bizar zuri inpresentablea, umezain matxistak, maitagarri gozolarrosegiak, heroi bortitzak eta ohiko bilakatu diren pertsonaia ustez barregarriak, baina original edo berriak ez diren neurrian aspergarriak direnak. Hauetako eta bestelako filmetan, askotan animaliak dira kondairak betetzeko erabilienak: erleak, arratoiak, katagorriak, hartz polarrak edo jostailu itxura dutenak; antzinako fabulen harian oso ahul eutsita. Aipatutako beste pertsonaia horien modura portatzen dira, nahiko era gorrotagarri, histeriko eta konpetitiboan". (2008-01-20, 2.120. zenbakia)