Denak Floridara begira geundela, 'Irma'-k Kuba erruki barik jipoitu du

  • Karibeak ehun urteko urakan handiena nozitzen zuela, hedabide nagusiek inperio iparramerikarren agenda jarraituz Floridako albiste eta irudiz ito gaitu  europarrok, ekaitzaren kalterik handienak Kuban gertatzen ari ziren bitartean.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria
2017ko irailaren 11
Herritarrak Santa Claran 'Irma'k makurtutako mango-arbola zutitzeko ahaleginean. (Argazkia: Rafael Cardet/Cubadebate)

Astelehen goizean irakur daiteke batean eta bestean 'Irma'k espero baino gogorrako eraso duela Kuban, 'Irma'k Kuba sutsitu duela eta gisako kronika. Ekaitza gogorrenean zenean, larunbat goizean esterako, ez zen horrelakorik entzuten inongo telebistatan, albistea zen Florida ekaitza noiz iritsiko prestatzen ari zela... ahazturik 'Irma' bete-betean ari zela jotzen Kuba.

Zenbait hedabidetan bazirudien ekaitzak Antilla Txikietan hasi ostean Haiti-Dominikar Errepublikatik jauzi egin behar zuela... Miamira. Gainerakoan hondamendiaren jarraipen bizia egin duen The Guardian batean bertan Kubari Habanako berririk ez ikustea etsigarria zen. Googlen galdetzeak ez zuen asko konpontzen Kubaren gainean ezarritako isilaldia, egia izan behar du zenbait hedabideren erreferentziak zentsuratuta daudela de facto.

Beraz, informazio gose zenak bilatu egin behar izan du, ezagutzen dituen erreferentzietatik edo sare sozialetako aipamenetatik abiatuta: Cubadebate, Granma... Astelehen goiza da eta mundua jakiten hasi da Kuban ekaitzak kutzi duen txikizioa sekulakoa dela. Raul Castro lehendakariak plazaratu duen agiriak (Llamamiento a nuestro combativo pueblo) kataklismo baten ondorengo mintzaldi baten tonua darama. Denbora, diru eta indar asko beharko dituzte bakar-bakarrik gauzak lehengo neurriraino eramateko. Baina, denon zorionerako, Kuba ez da Florida.

Kanal hauetan artxibatua: Hondamendiak  |  Iritzia  |  Kuba

Hondamendiak kanaletik interesatuko zaizu...
'Maria' urakanak baino lehen zorrak suntsitu du Puerto Rico kolonizatua

Irailaren 20an Maria 5. kategoriako urakanak astindu zituen Antillak, kategoria bereko Irma-k jipoitu eta hamabost egunera. Txikiziorik handienak jasandakoen artean dago Puerto Rico, teorian AEBen probintzia baina benetan konpainia yanki handien kolonia dena.  Zor publiko erraldoi baten atzaparretan harrapatuta, zikloiak eragindako kalteei aurre egiteko ahalmenik gabe bizirautera kondenatuta daude puertorricarrak. 


2017-10-13 | ARGIA
Historiako suterik hilgarriena kiskaltzen ari da Kaliforniako mahastien eskualdea

Ostiral eguerdira arte 31 ziren hildakoak Kaliforniako iparraldea kiskaltzen ari diren suteen eraginez, baina ziento bat baino gehiago desagertuta dagoela diote hedabideek. Suteok kalte handiak eragin dituzte munduko ardo famatuenetakoak ekoizten dituzten mahastietan.


5. graduko beste zikloi bat dabil Karibea astintzen: 'Maria'

Irma urakanak utzitako zauriak sendatu ezinik dabiltzanean, Maria 5. graduko beste zikloi bat iritsi zaie Karibeko uharteei. Dominika bete-betean harrapatu ondoren, Guadalupe bazterretik Puerto Rico aldera doa, aurreikuspenen ustez Kuba bakean utzita.


'Irma' Kubatik urrutiraturik, Habanak gaur irekiko du bere aireportua

Sekula ikusi duen urakan suntsitzaileenaren kalteak kontatu eta oinarrizko zerbitzuak abiarazteko ahaleginean ari da Kuba osoa. Gaur, asteartea, hango 12:00etan (18:00 Euskal Herrian) zabalduko du berriro José Martí aireportua.


2017-09-08 | Naomi Klein
'Harvey' ez zen ezerezetik sortu. Klima aldaketaz hitz egiteko garaia da

Irma urakana Karibea gogor kolpatzen ari den honetan, abuztu amaieran Naomi Klein kazetariak The Intercept webgunean argitaratutako artikulu hau (hemen jatorrizkoa ingelesez) dakarkizuegu euskaratuta. Harvey urakanak hondamendi handia eragin zuen AEBetan, batez ere Houston hirian, eta horren harira idatzi zen artikulu hau Kleinek. Kazetari quebectarrak salatzen du holakoen berri ematean hedabideek testuinguru orokorra –klima aldaketa, alegia– ezkutatzen dutela, eta botereak, berriz,... [+]


Kuba eta Floridan larunbaterako espero dituzte 'Irma'ren astindu gogorrenak

Karibeak inoiz ezagutu duen urakanik bortitzena, Haiti eta Dominikar Errepublika kolpatu ondoren, ostiralean ari da pasatzen Bahama uhartee gainetik eta Kubako ipar-ekialdera hurbiltzen, azkenean AEBetako Floridan lehorreratzeko.


Antillak zeharkatzen ari da 'Irma', Karibeak ezagutu duen urakanik bortitzena

Historian Karibeko uharteek ezagututako urakan gogorrena, 5. graduko Irma, kalte handiak ari da eragiten harrapatu dituen lurretan. Astelehenean Barbuda gainean zegoena, Puerto Ricon kalte handiak eragin ostean une honetan Haiti eta Dominikar Errepublikarantz doa.


Sekula erregistratutako hotsik ozenena

1888ko abuztuaren 27an, Krakatoa sumendiak eztanda egin zuen Ekialdeko Herbeheretar Indietan, egungo Indonesian. Eztanda handik 5.000 kilometrora ere entzun zen, planetaren hamahirurenean edo, bestela esateko, lurrazal osoaren %7,7an.


2017-09-03 | I˝aki Sanz-Azkue
Goizuetan lainoa lehertzen duenean...

Errioan marmitak garbitzen ari zela sentitu zuen Manuelek lehendabiziko ur-kolpea. “Baina zer da hori, olatua?” pentsatu zuen. Bere herrian, Hernanin, tanta bat ere ez zuen bota goiz hartan, Goizuetan ordea “baldeka”. Urumea zazpi metro igo zen ia ordubetean eta erasoak sorpresan harrapatu zituen denak duela 70 urteko igande goiz hartan, baita mezan zeudenak ere. Goizuetan lainoa lehertzen duenean... apaizek ere kontuz ibili beharra baitaukate.


"Houstonen 'Harvey'k eragindako uholdeena hiri diseinu arazo bat da"

The Atlantic hedabidean Ian Bogostek hainbat adituren iritziak bilduz dio Houstongo uholdeak, hiri handietan gero eta usuago gertatzen diren besteak bezala, ekaitzak ekarri dien ur kopuru handiaren ondorioz baino gehiago gertatzen direla hiriek bere eraikuntza moduagatik urak ahalik eta arinen kanporatu nahiagatik. Ian Bogost Georgiako Teknologia Institutuan irakasle da eta publikatu duen azken liburua du Play Anything. Bere "Houston's Flood Is a Design Problem" artikuluaren... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude