Deliverooko langileek bi greba egun egin dituzte asteburuan

  • Deliverook langabezia eta prekarietate egoera masiboa aprobetxatzen du “kolaboratzaileak” lortzeko, bertako langileen arabera. Kontratu irregularrak, autonomo faltsuak, soldata baxuak… lehen aldiz antolatu eta greba egin dute bizikleta gidariek Bartzelonan, Madrilen eta Valentzian.


2017ko uztailaren 10an - 12:41

Ekonomia Kolaboratiboak hartu duen tamainaren ifrentzua dira honelako kasuak. Sosa batzuen truke egiten diren lan eta fabore txikien ordez, izugarrizko irabaziak sortzen dituen aktibitate ekonomikoak dituzten enpresak izatera heldu dira. AirBnB bada ere azken aldian sona gehien izaten ari den gisa honetako enpresa, Bla Bla Car edo Deliveroo ere ez dira gutxiagorako.

Deliverooren kasuan, langileei “riderrak” deitzen diete enpresan, hau da, gidariak, eta “kolaboratzaile kategoria” honek enpresarekin duten lan harremana ezkutatzen duela salatu dute. Hain zuzen, astean gutxienez hogei ordu barnebiltzen zituen kontratua bertan behera uztera doala esan duenean enpresak, langileak haserretu eta beraien artean antolatu dira, lehen aldiz.

Lehen aldia da ere, “ekonomia berria” delako honetan, egiten dela greba, eta ikusmina sortu du egoera prekarioa bizi duten sektoreen artean. Sare sozialetan erakutsi dute elkartasuna Las Kellys Hoteletako langileak, FrentePop musikari eta artisten sindikatuak, zamaketarien sindikatuak edo Bartzelonako metroan greban dauden langileek.

Hain zuzen aldarrikapenen artean, Ridersxderechos kolektiboa, langileen ordezkari gisa onar dezaten eskatu dute, sindikatuak iristen ez diren sektoreentzat eredu bihurtuz. Gutxienez 20 ordu astean, 8 euro orduan eta kanporatu dituzten langileak berrartzea dira grebaren eskariak.

“Ez badugu kobratuko, ez gara ibiliko” oihukatuz egin zuten manifestazioa bizikleta gainean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


Eguneraketa berriak daude