Deliveroo banaketa-aplikazioaren kontrako epai batek zalantzan jarri du haren negozio-eredua

  • Deliveroo bidez lan egiten duten banatzaileak ezin dira autonomotzat hartu, Valentziako epaitegi batek eman duen sententziaren arabera. Epaiak zalantzan jarri du mota horretako aplikazioen negozio-eredua.


2018ko ekainaren 04an - 11:26
Deliverooko lan-baldintzen kontrako protesta iazko uztailean (argazkia: @JohbbyFischer).

Ekonomiaren beste alorretan Airbnb eta abarrek modan jarri dituzten konpainien ildoan antolatua, Deliverook inolako kontraturik gabe erabiltzen ditu berak Internetez kontrolatutako zerbitzuak fisikoki bizikletaz banatzen dituzten mezulari teorian eta kontratuz autonomoak baina enpresak zorrotz lotuak.

Victor Sanchez banatzaileak eraman zuen auzitara Deliveroo, argudiatuz enpresa horretan egin zuen lana "sasiautonomo" gisa egin zuela, ez benetako autonomo gisa. Beraz, Deliverook hartu behar zituen bere gain langilearen Gizarte Segurantzako gastuak eta ez langileak, Deliverooren ereduan ohikoa den bezala.

Sartu beharreko ordu kopurutik hasi eta egin beharreko lanak zehazteraino, enpresak prozesu guztia kontrolatzen duenez, banatzaile gisa aritzen direnak soldatapeko langiletzat jo behar liratekeela dio epaiak.

Epaiak zalantzan jartzen du Deliverooren negozio-ereduaren muina bera, izan ere, mota honetako enpresen arrakasta bidalketa gastuak asko gutxitzean datza; eta beraz, enpresak lortzen duen irabazi-marjina langileen gastuak murriztean oinarritzen da: soldata baxuak bizikletan banatzaile ari denarentzat eta Gizarte Segurantza bere kontu.

Espainiako Estatuan mota honetako epai bat agertu den lehenbiziko aldia da, baina "ekonomia kolaboratibo" eufemismoarekin izendatu dituzten mota honetako negozioek zeresana eman dute azken urteetan, beraientzat lan egiten duten pertsonek jasaten duten muturreko prekarizazioagatik. 

Besteak beste, iazko uztailean Deliveroo-ren mezulariek greba egin zuten Espainiako Estatuan.

2017ko urrian iritsi zen banaketa-enpresa polemikoa Bilbora.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


Eguneraketa berriak daude