Del Burgok 3.000 euroko pentsioa jasotzen du hilero Kongresutik

  • Espainiako Diputatuen Kongresutik diru gehien jasotzen duen parlamentari ohia da Jaime Ignacio Del Burgo, UPNko eta PPko diputatu ohia, 3.010 euro zehazki. 1989 eta 2006 artean izan zen diputatua Kongresuan.


2018ko martxoaren 20an - 10:25
Jaime Ignacio Del Burgo.

Guztira 111 parlamentario ohik jasotzen dute hilero pentsio bat Legebiltzarretik, Europa Pressek zabaldu dituen datuen arabera. Erretiroa hartu ondoren gehienezko pentsioa jasotzeko adina kotizatzen ez badute, falta zaien kopurua Kongresuak jartzen die. Gutxienez zazpi urtez jardun behar zuten diputatu gisa pentsio hau jasotzeko eskubidea izateko.

2011n ezabatu zen pribilegio hau, krisiaren garai gordinetan herritarrei eskandalua iruditu zitzaienean halako diru sariak kobratzea aginte guneetatik sekulako murrizketak egiten ari zirenean. Pentsioa murriztu zen diputatu berrientzat, baina eskubide hori zuten diputatu ohiei mantendu egin zitzaien.

Pablo Castellano PSOEko eta Izquierda Unidako diputatu ohia ere 3.000 eurora iristen da hilero, eta hirugarrena Cristina Almeida da, 2.709 eurorekin. Hamaika diputatu ohik 2.000 eta 2.500 euro artean patrikaratzen dute hilero eta beste hamazazpik 1.500 eta 2.000 euro artean. Gainerakoentzat  murriztuz doaz kopuruak eta azken zortzik 100 euro baino gutxiago jasotzen dute hilero.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pentsioak
2023-11-16 | Estitxu Eizagirre
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso lehiaketa berezia jarri du martxan: "Bertsopentsiotan". "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean" gaiari bertsoak jartzeko urtarrilaren 15a arte (astelehena) dute epea 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta... [+]


2023-11-10 | Ahotsa.info
1080€ Orain herri ekimenak larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu du

1080€ Orain ekimenak, prentsaurreko bidez, larunbatean 17:30ean Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Eta gainera, dei berezia egin nahi izan diete nafar emakumeei, "pentsioetan ematen den genero arrakala ukaezina delako eta... [+]


Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izateko Nafarroako aurrekontuetako dirua bideratzeko eskatu dute

Nafarroan 51.000 pertsona dira 1.080 eurotik beherako pentsioa dutenak. Horietatik %66 emakumeak dira. Nafarroako Gobernuak ardura har dezala eta gutxieneko pentsioak ziurta ditzala eskatzen ari dira. 


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


72 urterekin jubilatu? Zergatik Espainiako enpresarien lobbyaren proposamenak ez duen heldulekurik

Espainiako Enpresarien Zirkuluak dio pentsioen sistema publikoak "bost urte barru" kiebra ez jotzeko modua dela 68 eta 72 urte artera luzatzea erretiro adina. AEBetan eta beste zenbait tokitan eskuin muturrak darabilen diskurtso bera erabili du lobby honek.


Eguneraketa berriak daude