argia.eus
INPRIMATU
Dekolonialismoa, feminismoa eta kooperatibismoari buruzko zikloa
  • Apirilaren 16an, 30ean eta maiatzaren 14an izango dira saioak Oreretan. 22 pertsonako aforoa egongo da saio bakoitzean eta izen eman beharra dago aurretik. 

2021eko apirilaren 13a
Argazkia: Olatukoop

Olatukoopek dekolonialismoa, feminismoa eta kooperatibismoa lantzeko formazio zikloa antolatu du Oreretan. Hiru saio izango dira guztira, hilaren 16an, 30ean eta maiatzaren 14an. Hirurak izango dira Merkatuzarren, 10:00etatik 13:30era.

Lehen saioan, Ekonomia Feminista Komunitarioaz arituko dira, Sorburu Kooperatibako Cony Carranzarekin batera. Bigarrenean, Interkulturalitate kritiko eta dekoloniala izango dute hizpide Arana Larrondoren eskutik eta azkenik, ekonomia sozial eraldatzailea eta kooperatibismoaren inguruko saioa egingo dute.

Parte hartu ahal izateko, koopdenontzat@olatukoop.eus helbidera idatzi edo 636720262 telefono zenbakira deituz eman daiteke izena. 22 leku izango dira saio bakoitzean, eta hiru saioetarako izena eman dutenek lehentasuna izango dute.