Deialdi ugari TTIPen aurkako ekintza eguna dela eta

  • Merkataritza eta Inbertsio Itunen aurkako Ekintza Egun Global izendatua izan da apirilaren 18a. Mundu osoan mota horretako itunen kontrako mobilizazioak eta bestelako jarduerak izango dira; Europan, Euskal Herria barne, batez ere TTIPek –EB eta AEBren arteko hitzarmenak– izango du protagonismoa. Baita zerbitzuei eragingo dien TISAk, eta Kanada eta EBk dagoeneko adostua duten CETAk ere.


2015eko apirilaren 17an - 08:35
Bilboko manifestaziora deitzeko egindako kartela.

EAEn, Euskal Herrian TTIPari ez! kanpainak hainbat ekintza antolatu ditu egunaren karietara. Mobilizazio nagusia Bilbon egingo dute, apirilaren 18an, arratsaldeko 20:00etan: Moyua plazatik Arriaga antzokiraino joango den Argitasunaren Martxa. Horren aurretik, honakoak izango dira:

Araban:

Merkataritza eta inbertsio itunei buruzko informazio-mahaia izango da Gasteizko Urrezko Zeledonen Plazan (lehengo Posta plaza), egun osoan.

Bizkaian:

TTIPi buruzko mahai ingurua ikuspuntu politikotik, Elkanoko Unibertsitate Eskolan, Bilbon. Apirilaren 18an, goizeko 11:00etan. Alderdi politiko guztiei egin diete gonbidapena. Moderatzaile lanetan Unai Brea ARGIAko kazetaria arituko da.

Gipuzkoan:

TTIPi buruzko eztabaida egungo dute gizarte mugimenduekin (Askapena, Fracking Ez, Ekologistak Martxan, Steilas, Emakumeen Mundu Martxa) Donostiako Guardetxe Elkartean. Apirilaren 17an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.  

Kontzentrazioa Donostiako Bulebarrean, apirilaren 18an, eguerdiko 12:00etan.

Iruñean eta Baionan deialdiak

Nafarroan ere hainbat ekintzarako deia egin dute. Asteburu osoan, TTIPi buruzko erakusketa ikusgai izango da REASek antolatutako ekonomia solidarioko azokan. Apirilaren 18an, 11:00etan, ATTACek eta Via Campesinako Paul Nicholsonek hitzaldia eskainiko dute itun transatlantikoak demokraziari eragingo dizkion kalteez.

Arratsaldeko 18:00etan manifestazioa egingo da, Iruñeko autobus geltoki zaharretik abiatuta.

Baionan, elkarretaratzea egingo dute Askatasunaren plazan, arratsaldeko 14:00etan, Stop TAFTA Pays Basque taldeak deituta.

Bertoko elikagaien alde

Bestalde, apirilaren 17a Via Campesinak deitutako baserritarren nazioarteko borroka eguna da, eta aurtengoa TTIP (TAFTA) hitzarmenaren aurkako jarrera agertzeko baliatuko dute. Hala, Etxalde mugimenduak ekitaldia egingo du Astigarragako Petritegi sagardotegian, eguerdiko 12:00etan, “Babestu ditzagun bertoko elikagaiak!” lelopean.

Antolatzaileen esanetan, TTIPek mehatxu egiten dio tokian tokiko elikagai ekoizpenari. Europan hiru sistema daude nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitatea kontrolatzeko: Jatorri Deitura Babestua, Adierazpen Geografiko Babestua eta Espezialitate Tradizional Bermatua. Etxaldek dioenez, AEBek lehia askearen kontrakotzat ditu hirurak, eta marka pribatuen alde egiten du. TTIP hitzarmenak ekar dezake identifikazio sistema horiek babes gabe geratu eta modu pribatuan erabili ahal izatea.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: TTIP/TAFTA
2016-11-23 | Unai Brea
CETA akordioa Europako Auzitegian aztertzeari ezetz esan dio Europarlamentuak

Europako Legebiltzarraren gehiengoak ezetz esan dio Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko merkataritza eta inbertsio ituna (CETA) Europako Justizia Auzitegiak azter zezala eskatzeko aurkeztutako mozioari. 258 parlamentarik bozkatu dute proposamenaren alde, eta 419k aurka... [+]


2016-11-10 | Unai Brea
Júlia Martí (Euskal Herria TTIPari Ez! kanpaina):
"Valoniak erakutsi du merkataritza askeko akordioei aurre egitea posible dela"

“TTIP eta CETA ezartzearren herritarrek aukeratutako parlamentu eta gobernuen aurka joko dutela frogatu du Valoniarekin gertatutakoak”, diosku Júlia Martík, Euskal Herrian TTIPari Ez! kanpainako bozeramaileetako batek. Azaroaren 5ean merkataritza askeko... [+]


TTIP eta CETA akordioen aurkako mobilizazioak larunbatean Hego EHko hiriburuetan

Larunbatean, azaroak 5, Hego Euskal Herriko hiriburuetan TTIP eta CETA akordioen aurka mobilizatzeko deia egin dute Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta TTIP/CETA Ez plataformak.


2016-10-30 | Juan Mari Arregi
Ez ezazu irentsi

Hainbat plataforma sozialek ohartarazi dute zein ondorio izango dituen AEB eta EBren arteko merkataritza eta inbertsio itunaren (TTIP) negoziazioak. Munduko merkatu handiena sortuko du. Baina itun hori, CETA edo beste batzuk bezala, ez da merkatu akordio hutsa. Enpresa handiei... [+]


Eguneraketa berriak daude