Def Con Dos taldeko Cesar Strawberryren gutuna Araña operazioaren ostean

  • Def Con Dos musika taldeko abeslari Cesar Strawberry Guardia Zibilak atxilotu zuen astelehenean, beste hainbat pertsonarekin batera, sare sozialetan "terrorismoa" goratu zuela egotzita. Ondorengo gutuna idatzi zuen bere Facebookeko orrian. Euskaratu egin dugu.


2015eko maiatzaren 20an - 17:41

Gaur, hauteskunde kanpaina betean, lau orduz nire askatasuna ukatu didate. Guardia Zibilak fitxatu egin nau. Beren ustez, terrorismo delituak goratu edo/eta justifikatu ditut, edo biktimak gutxietsi ditut. Auzitegi Nazionalak epai nazake eta bi urtetarako kartzelan sartu.

25 urte daramatzat lan artistiko independentea egiten. Musika, nobela, prentsa idatzia, eta irrati edo telebistako partehartzeen bidez ingurune soziokulturalari buruz egindako kritika ironikoak –batzuetan bufoneskoak–, nire ibilbide profesional eta bitala markatu du. Beti borrokatu dut pentsamendu askatasunaren alde, eta hala, dena pentsamendu bakarraren bidez analizatu nahi duen sistema bati aurre egin behar izan diot.

Bere burua demokratikotzat duen estatu batek kritika soziopolitikoa onartu behar luke, nahiz eta hau azidoa edo deserosoa izan. Bere Konstituzioko lehen artikuluak aitortzen duen pluralismo politiko horren parte gisa, eta ez luke etsai politiko gisa seinalatu behar ezberdin pentsatu eta publikoki adieraztera saiatzen dena.

Ulertzen dut eta sentitzen dut nire hainbat txiok pertsona batzuei min eman badie; ulertzen dudan bezala gure hainbat abestiren hitzek deserosotasunak sortzea, edo nire etika edo estetika gustatzen ez zaion jendea dagoela ulertzen dudan bezala. Niri beste jende batena ez gustatzeko aukera dagoen bezala. Baina inondik ere ezin nuena imajinatu zen Estatuak erantzun egingo zuela pentsamendu satirikoak idaztera dedikatzen den disidente politikoari askatasuna ukatuz, beti sinistu izan baitut, Demokrazian, pentsamentua ez dela delitua.

Uneoro ulertu dut jarduera hau adierazpen askatasunak babesten zuela, baina argi geratzen zait ilusio bat zela. Anaia Handiak mozorroa kendu du. Orwellek arrazoia zuen beraz? Pentsamenduaren polizia bila etorri zait eta delitu bategatik epaituko naute. Krimentala? Pentsamendu satiriko guztia espetxeratu nahi al dute?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude