Debaltseven jokatzen da Ukraina-Donbasseko menia hauskorraren balioa

  • Minsk-II elkarrizketak porrot egiteko puntuan Debaltseve herriak eduki omen zituen eta igande goizaldean ezarritako tregoaren iraupena ere paraje hartan egonotan gertatzen denak erabakiko du. Orduotan borrokan diraute han.


2015eko otsailaren 16an - 10:29
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Donbasseko miliziano separatista atzo Uglegorsk inguruetan. (Argazkia: Vasily Maximov/AFP)

Armak isil samar omen daude, nazioarteko hedabideen arabera. Bielorrusiaren bitartekaritzarekin Alemania, Frantzia, Ukraina eta Errusiak –Donbasseko miliziano matxinoen oniritziarekin– Minsken hitzarturik menia, eraso eta bonbardatzeek gorrienean segitu zuten asteburu osoan zehar, alde biek azken txanpan metro batzuk lur gehiago eskuratu nahian. Igande goizaldea iritsita, ordea, kalibre guztietako armak mututu ziren ia denetan, salbu eta Debaltseven.

Inguratuta ote dagoen? Separatista armatuek baietz. Kieveko agintariek ezetz. Debaltseven armak erabiltzea libre ote den? Kievek ezetz, fronteko lerroan dagoelako. Matxino errusiarzaleek baietz, beren lurralde barnean dagoelako eta nork bere eremuan nahi duena egin omen dezakeelako. Astelehenean artilleriazko suak lanean dirau 25.000 biztanle baizik eduki ez arren Ukrainako trenbide sarean lotune oso garrantzizkoa bide den Debaltseve inguruetan.

Ondoko ordu eta egunak erabakiorrak izango dira Minsk-IIren emaitzak ezagutzeko. Gaur hasi beharko lukete alde biek artilleria eta arma bortitzenak fronteko lerrotik urruntzen. Baina egoera egonkortzen ez bada esan nahiko du orain artean 5.300 heriotza ekarri dituen Ukraina-Donbasseko gerra ez aitortua luzatzeaz gain gogortu eta are gehiago nahaspilatuko dela, eta berretsiko da zenbait adituk iragarria: OTAN eta Errusiak Ukrainan morroien bidezko gerra (proxy war) borrokatzea erabakita daukatela, Europako jendeok Balkanetako gerra odoltsuen errepikapenaren aurrean jarriko gaituena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donbass gerran
2022-09-21 | ARGIA
Errusian sartzea galdeginez erreferendumak egingo dituzte Donbass, Kherson eta Zaporizhiak

Irailaren 23tik 27ra egingo dituzte erreferendumak, herritarrei galdetzeko ea sartuko liratekeen Errusiako Federazioan. Ukrainak Errusiaren xantaiatzat jo du ekimena. Putinek erreferendumak babestuko dituela adierazi du, eta horrekin batera, asteazkenean 300.000 militar ohi... [+]


Errusiako Armadak su-etena iragarri du Mariupolen

Korridore humanitarioetatik barrena zibilak ateratzeko hartu du erabakia Moskuk. Hala ere, Ukrainako ordezkariak mesfidati agertu dira, ez diote sinesgarritasun osoa bideratu Errusiak plazaraturiko erabakiari.


2022-03-01 | ARGIA
Errusiaren eta Ukrainaren arteko guda, geroz eta gordinago

Ukrainako gerra egunetik egunera aldatzen doa. 2014an independentzia aldarrikatu baina linboan geratu ziren Donetsk eta Luhanskeko herri errepubliken independentziak onartu eta guda hasi zuen Errusiak. Mendebaldeak zigor ekonomikoen bidez erantzun du Ukraina ekialdeko... [+]


Eguneraketa berriak daude