Davos, kapitalismoaren egoitza

  • Davosen, Suitzako luxuzko eski estazioan, 2.500 lagun bildu dira munduko elite politiko, sozial eta ekonomikoak ordezkatuz. Hortik atera den argazkian ikus daiteke egiaz munduan zeinek agintzen duten. Agitzen dutenak ez dira politikariak eta euren gobernuak. Merkatariek, multinazionalek, bankuek, pentsio funtsek eta komunikabide handiek politika zehaztu eta bahitu dute euren intereserako. Politikariak kudeatzaileak baino ez dira. Politikariak, bankariak, finantzariak, enpresariak… denak batera egon dira Davosen, sistema kapitalistak ematen dizkien etekinak mantentzeko, ahalik eta kostu gutxienarekin gainera.


2014ko urtarrilaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Pierre Moscovici PSko politikari frantziarra eta Bill Gates Microsofteko burua Davosen.

Kezkatu itxurak egin dituzte desberdintasunen eta gazteen langabeziaren aurrean, baina beraiek dira horien arduradun. Azkarrak dira oso, badakitelako desberdintasun eta langabezia hori jasaten dutenek leherketa soziala eragin dezatela. Horregatik diote neurriak hartu behar direla egoera horiek arintzeko. Eta hain azkarrak direnez, enplegua kaskartzeaz arduratu dira, lan harremanak desarautu dituzte eta lan kostuak murriztu (soldatak, indemnizazioak, kaleratzeak…). Ustez enplegua murrizteko hartu dituzte neurriok, baina esklaboak eta gizaki otzanak sortu dituzte, XXI. mendeko pertsonak izan beharrean. Euren interesa eta ardura ez da pertsonen duintasuna, interesatzen zaiena da formulak bilatzea, itxuraz humanoagoak, kapitala pilatzen segitzeko inolako erantzun sozialik gabe. Eta politikariak ondoan dituzte, paradisu fiskaletan eskurik sartu ez dadin, zerga handiegirik jar ez diezaieten, eta krisi egoeran, bankuak erreskatatu daitezen diru publikoz. Hori justifikatzeko prentsa erabiltzen dute gainera! Davosek kapitalismoaren argazki garden hori eskaini digu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Enpresa transnazionalak
2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Iberdrolak 4.803 milioiko irabazi garbia izan zuen 2023an

% 10,7ko igoera izan du aurreko ekitaldiaren aldean; iaz, 4.339 milioiko errekorra lortu zuen. Hala ere, Ignacio Sanchez Galan presidenteak irabazi elektrikoen kargaren aurka egin du.


Repsol, demonioak hemen eta han

Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]


Repsol, demonioak hemen eta han

Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]


Eguneraketa berriak daude