ETB

David vs Goliat: noren alde egin du ETBk?

  • Aste honetan ikusitakoaren arabera, David vs. Goliat borrokan garbi geratu da beste behin ere noren alde jartzen den gure telebista publikoa. Astearte honetan Ocho apellidos vascos pelikula eman zuen gaztelerazko katean, ETB-2n.


2016ko azaroaren 07an - 11:45

Zine aretoetan errekor guztiak hautsi dituen pelikula, aurrez Telecincok, pelikula honen atzean dagoen ekoizpen etxe erraldoiak, bitan behintzat eman duena, beti ere audientzia itzelekin. Beraz, hau sinatzen duenaz aparte, ez dakit inor geratzen zen Karra Elejalderen ‘aibalaostiak’ ikusteko.

Hala ere, sekulako promozio lana egin du Euskal Telebistak. Dezente aste lehenagotik hasi zen pelikularen emisioa iragartzen eta egunean bertan programa berezia ere eskaini zuen, Teleberriren aurretik. Han ikusi genituen, berriro ere, Sanjuaniturriko irudiak, pelikularako lan egin zutenen iritziak eta kontakizunak, etab. Hasiera batean banuen pelikula hau behingoz ikusteko asmoa, baina “¿para ir a la ermita?” eta “¿dónde está la fuente?” galderak erantzuteaz nazkatuta dagoenetakoa izanda, azkenean, nagikeriak jota edo beste plan hobeagoa aurkitu nuelako, paso egin nuen. Abstentzio honek ez zuen eragin handirik izan: 331.000 ikusle izan zituen pelikulak eta gau horretako % 19,9ko sharea.

Aste honetan bertan, ostegunean, ETB-2n hau ere, Jai Alai Blues dokumentala eman zen, hau, baina, inongo promoziorik egin gabe. Euskal Herritik Ameriketara joandako pilotarien bizipenak eta historia jasotzen dituen ikus-entzunezkoa da, bertako ekoizpen etxe txiki batek egindakoa (Berde produkzioak), Donostiako Zinemaldian aurkeztu zena eta, estreinaldiaren aurretik, Zumaian bertan ikusi ahal izan genuena. Zinetan egon zen garaian ere kritika oso onak jaso zituen. Hala ere, gure telebista publikoak prime timetik kanpo eman zuen: 23:42etan hasi zen pelikula. Urtzi Urkizuren txio baten bidez jakin nuen hau hurrengo egunean, emanaldia hasi zenerako lo seko geratzeko bidean nengoelako. Iragarki eta guzti goizeko ordu biak arte luzatu omen zen saioa.% 3,8ko audientzia izan zuen. 

Eta pentsatzen jartzen zara: zein da telebista publiko baten zeregina? Erraldoiaren produktuari oraindik ere bultzada handiagoa ematea? Edo bertako etxe txikiaren lanari, are gehiago gure historiaren pasarte bat kontatzen duenean, ate guztiak zabaltzea? Agian inozo samarra naiz.

(Iritzi hau Baleiken argitaratu da eta CC by-sa lizentzia baliatu dugu ARGIAra ekartzeko)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETB
ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-03-21 | Euskal Irratiak
Urtzi Urkizu
"Susmoa dut gizartearen parte handi batean badagoela kezka ETB-rekin"

Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]


2023-10-22 | Lander Arretxea
Unai Iparragirre, ETBko zuzendaria
"Euskara ulertzen ez dutenak ere ETBren unibertsoan nahi ditut"

2021az geroztik, ETBko zuzendaria da Unai Iparragirre. Telebista kateetako edukien ardura da berea, baina baita plazaratu berri duten Primeran plataformarena ere. Jaiotza horren aitzakian hartu gaitu Bilboko egoitzan duen bulegoan.


Eguneraketa berriak daude