David Fernandezek Ramon Cotarelori: “Ez da hauteskundeak aurreratu beharrik izango”

  • Ramon Cotarelo politologo eta idazleak berriki CUPeko parlamentari ohi David Fernandezekin izandako solasaldiaren laburpena argitaratu du Facebooken. Aipatzen duenez, hiru dira elkarrizketa honetatik ateratako ondorioak: gobernua osatuko da, presidente izateko hautagaia bi aldeek adostutako dute, eta ez da hauteskundeak aurreratzeko beharrik izango.


2015eko azaroaren 03an - 12:11
David Fernandezek eta Ramon Cotarelok Kataluniako independentzia prozesuaz jardun dute Bartzelonan izaniko solasaldian.

Presidentegaiaren aukeraketari dagokionez, Cotarelok dio momentuz blokeo egoera nabaria dela, CDCk hautagai legez Artur Mas proposatzen jarraitzen duelako eta CUPek momentuz hau inbestitzeari uko egiten diolako. David Fernandezek ihardetsi dio Mas ez babestearen erabakia irmoa dela, baina azken hitza asanblada irekiak izango duela. Cotareloren aburuz, CUPen jarreraren atzean ez dago gorroto edo ezinikusi pertsonalik, “eta hori poztekoa da, Masek orain arte egin duen lana balioan jartzekoa baita”. Fernandezek arazoa orain arte presidente izan denak irudikatzen duenean dagoela esan ei dio, eta Junts Pel Sí-ren barruan beste zenbait hautagai interesgarri egon daitezkeela iradoki.

“David Fernandez argi eta garbi mintzatu zait: hauteskundeak aurreratzea ez dago balizko aukeren artean”, jaso du Cotarelok. Bere esanetan, arestian aipaturiko blokeo egoerari adostasuneko hautagai batekin emango diote amaiera. “Alegia, hautagaia bi aldeek onartu beharko dute, nahiz eta denak pozik utziko ez dituen”. Politologo madrildarraren aburuz, Junqueras hautagai aproposa litzateke, baina zaila da une honetan Mas ez den norbait presidente gisa ikustea. Fernandezek adierazi dionez, egoerari konponbidea aurkituko zaio, “independentismoak bere lehen garaipena kudeatzean huts egitea aurrekaririk gabeko porrota izango bailitzateke”.

Gobernu sendo baten beharra

Halaber, Cotarelok ziurtzat jo du Espainiako Estatuaren “debekuzko neurri errepresiboen” aurrean CUPek desobedientziaren bideari helduko diola, instituzio zein gizarte mailan. Haatik, egoera horrek beste zerbait ere eskatzen duela deritzo: “Gobernu sendo bat edukitzea beharrezkoa izango da, Espainiako Estatuari erantzun  eta gainontzeko herrialdeekin harremanetan jarriko dena”. Hori horrela, ziurtzat jo du gobernu hori osatu eta inbestidura gauzatuko dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude