Datu zibilak multinazionalen esku uzteko saiakeran ari da Espainiako Gobernua

  • Espainiako Gobernuak Erregistro Zibila pribatizatu nahi duela salatzeko, administrazioko langileek harresia osatuz Barakaldoko Justizia Jauregia inguratuko dute (ostegunean goizeko 11:00etan).


2015eko apirilaren 30an - 07:13

Blog honetan (registrocivildetodos.blogspot.com.es) ari dira gaiari jarraipena osoa egiten.

Info7 irratiak eginiko elkarrizketan Mariano Gómezek azaldu ditu Erregistro Zibila pribatizatzeak izango lituzkeen ondorioak:

"Uztailaren 15erako pribatizatu nahi zuten, baina mobilizazioen eraginez euren burua behartuta ikusi dute ordura arteko isiltasuna hausteko, azalpenak emateko. Horregatik diogu sentsibilizazio kanpainari eutsi behar diogula, gaia oso larria baita:

Agian zerbitzu ezezaguna zaigu Erregistro Zibila, baina guztiok pasa behar izaten dugu bizitzan zehar bertatik. Jaiotzen garenetik hiltzen garenera, gure bizitzako datuak gordetzen diren lekua da, bidean gertatzen diren aldagai guztiak jasotzen ditu: ezkonduta gauden, seme-alabarik dugun, aitatasun aitortzak, heriotzak... oso datu sentsibleak eta beraz estatuak gorde beharrekoak. Norberaren datuak baitira esku pribatuetara pasa nahi dituztenak.

Honen ondorio larrienetakoa hauxe litzateke: Frantziako iraultzaren osteko estatu modernoen ezaugarri nagusietakoa izan zen herritarren datuak kudeatu eta zaindu behar zituena organo "independentea" behar zuela izan, estatuaren menpe zegoen organo bat, esku pribatuetan egongo ez zena. Ordura arte garai hartako boterearen esku, Elizaren esku baitzeuden datuok. Eta orain justu nahi dutena beste botere baten esku uztea da, botere ekonomikoaren esku. Eta honek arrisku larria du, multinazionalek egiten dituzten datuen erosketak ezagututa.

Horrez gain, bizitzan zehar badira hainbat momentu, ezkontza zibilak, bizi agiriak (gizarte segurantzak tarteka eskatzen duena pentsioa kobratzen jarraitzeko), jaiotza agiriak (eskolan izena emateko eta abar eskatzen zaiguna)... erregistro zibilean doan egiten dira egun, eta negozio pribatu bihurtuko lirateke.

Sorrarazten duen beldur handiena hauxe da: behin datuak interes ekonomikoak dituzten esku pribatutara pasa ondoren, nork bermatuko du hitz ederretatik harago gure datuak ez zaizkiola enpresa bati salduko? Pentsa datu horiek zer balio duten egun multinazionalek negozio egin dezaten!

Gainera zer arraroa, Gobernuko presidentea eta ministro batzuek erregistradoreak dira! eta diru publikotik 128 milioi eurotik gora inbertitu dira Espainiako Estatuko erregistro zibil osoa digitalizatzen, zerbitzu hobea emateko. Eta gastua eginda dagoenean esku pribatuei oparitu nahi diete!

Eusko Legebiltzarrera eraman dugu eztabaida, eta proposatu dugu konpetentzia hori bertan kudeatzeko boterea eskatu dezala. Egungo datuez gain, balio historiko handikoa da erregistro zibila, bertan biltzen baitira hainbat eta hainbat belaunalditako datu soziologikoak. Abstraktuan hitz egiten dugu euskal artxibo historikoaren beharraz, eta erregistro zibila oinarrizkoa litzateke horretarako. Eusko Legebiltzarrak duela urtebete adostutakoari jarraituz, exijitu dezatela pribatizazioa gelditzea eta konpetentziaren transferentzia abiatzea.

Erregistro zibilak zerbitzu publikoa, doakoa eta unibertsala izaten jarraitu dezan zaindu behar dugu herritarrok. Desastrea litzateke pribatizatzea".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zerbitzu publikoak
Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-03-03 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Komunak

Otsaila da iaz ekoiztutako pelikula uzten sari banaketaren hilabetea. Zinemara joateko aitzakiarekin, arkitektura eta hiria oinarri dituen Wim Wenders-en Perfect Days ekarri nahi dut hizketaldira.

Pelikularen sinopsi zabalduan irakurri daiteke komun publikoetan garatzen dela... [+]


Amaitu da Gasteizko autobus zerbitzuko langileen greba mugagabea

Igande iluntzean bozkatu dute TUVISAko langileek udalaren azen eskaintza onartu edo ez. Eskaintza ez onartu eta grebari eustearen alde bozkatu du gehiengoak, baina, enpresa batzordearen lehendakariak azaldu duenez, “grebarekin jarraitzeko beharrezko portzentajera ez... [+]


Sektore publikoan hirugarren greba eguna deitu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, "borondate politikorik ez dagoela" salatzeko

Hirugarrenez hilabete gutxitan grebara joko dute sektore publikoko langileek lan baldintzak negoziatzeko "borondate politikorik ez dagoela" salatzeko. Martxoaren 12rako deitu dute lanuztea ELA, LAB, CCOO, Steilas eta ESK sindikatuek. Oraingoan Satse sindikatua ez da... [+]


Eguneraketa berriak daude