Jendez betetako kaleak, argazki kamera eskutan hartu eta eraikinei begira dauden atzerritarrak, turismo bulegoaren ateko ilra luzeak edo auto stopa egiten duten bide ertzeko nomadak. Turismoa aipatu, eta burura etortzen diren irudiak izan daitezke horiek. Baina irudien atzean zer dago? Zein onura eta kalte ditu turismoak? Edo zein da onura eragiten duena eta zein kaltegarria? Horretaz hausnartu dute Arrosa Sareko Zebrabide irratsaioan Sonia Gonzalezekin eta Mikel Goñirekin.
Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.
Turismoari buruzko pertzepzioaz galdetu die EHUk donostiarrei, eta ondorioztatu du herritarren erdiak baino gehiagok “frustrazioa” sentitzen duela. Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute ikerketa.
Donostiako eta Oviedoko bi eraikinetan izandako arazoak direla eta, epaileek auzokoen erkidegoen esku utzi du pisu turistikoak debekatzea. Hala ere, beharrezkoa izango da debekua eraikineko etxebizitzen-estatutuan jasota egotea.
Estatu mailan tasa turistikoa erkidego gutxik jarri badute ere indarrean, mundu mailan dagoeneko 137 hiri turistikotan kobratzen dute zerga hori.
Hiritarrek salatu dute turismo jarduerak hirian “gehiegizko bolumena eta pisua” hartu duela. Halaber, egoera “desazkunde turistikorantz” bideratzea aldarrikatu dute, “kalteak handitzea eta iraunkortzea” ekiditeko.