argia.eus
INPRIMATU
Datorren ikasturterako irakasle lanpostuak zehaztu ditu Pauek
2006ko urtarrilaren 25
Paueko Ikuskaritza Akademiak datorren ikasturterako irakasle lanpostuak zehaztu zituen atzo (24). Orotara, 18,5 lanpostu murriztuko dituzte. Horietako bi lanpostu erdi, eskola elebidunetan galduko dira. 9,5 lanpostu sortzea ere aurreikusi zuen Ikuskaritza Akademiak. Horietatik 5,5 euskaraz. Itxi eta irekiko diren eskolen zerrenda ere zehaztu zuten atzokoan.