argia.eus
INPRIMATU
Dantzaren Nazioarteko Eguna Bilbon ospatuko du ADDEk
ARGIA @argia 2014ko apirilaren 29a

ADDEk 2009tik ospatzen du egun hau. Estreinazkoz egingo du Alondegian.

Egitaraua:

18:00 Alondegiko sarreran. Flashmob-a kamera geldoan.

18:10 Atarian. Manifestuaren eta Nazioarteko Egunaren mezuaren irakurketa (Mourad Merzouki koreografoaren mezua euskaraz, Dantzan.com webgunean).

Dantzan Bilaka 2014 erakusketa.

  • Krego-Martin danza: To be continued
  • Izaskun Lapaza Rodriguez: Ehundurak

18:45 Musika eta dantza librea.

19:15 Ospakizunaren amaiera.

Sentsibilizazioa

ADDEk "ezinbestekotzat" jo du dantza gizartean hedatzeko eta sentsibilizatzeko lana garatzea: "Tartean nahasitako eragileen eta, oro har, herritarren ezagutza zenbat eta handiagoa izan, dantzak eta dantzako profesionalek sortzen duten aberastasun kultural, sozial eta ekonomikoari dagokionez, orduan eta handiagoa izango da etorkizunean izango duen garapena".

Publikoarekin zuzeneko harremana edukiz eta komunikabide ugarien bidez, dantzari balioa ematen lagundu nahi du elkarteak, "baina ez jarduera kultural eta artistiko moduan soilik, jarduera profesional moduan baizik".