Kopenhageko Unibertsitatean hitzaldi bat emango du 14:00etan. Erbestean dagoenetik, aurreneko aldiz atera da Belgikak. Espainiako Fiskaltzak bere aurkako euroagindua berriz aktibatuko duela adierazi du. Roger Torrent Kataluniako Legebiltzarreko lehendakariak, halaber, bera izendatu du formalki lehendakarigai. Oraindik, baina, ez du datarik finkatu
Berriz ere Europako hedabide nagusien azaletara jauzi egin du Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiak. Ikusmin handia sortu du Junts Per Catalunyako zerrendaburuak Danimarkara egingo duen bidaiak. Goizean goiz iritsi da Kopenhagera.
Puigdemont, rumbo a Dinamarca . Más info en breve en @LaVanguardia pic.twitter.com/7bo3kilh6F
— Beatriz Navarro (@beanavarro) 22 de enero de 2018
Hilabeteak Belgikan eman ostean, Kopenhageko unibertsitateak antolatutako hitzaldi batean parte hartzera joan da Puigdemont. Eguerdian eskainiko du hitzaldia eta datozen egunotan, Danimarkako alderdi eta ordezkari ezberdinekin bilerak egingo ditu, besteak beste, Parlamentuko zenbait diputaturekin bihar.
Igandean Espainiako Fiskaltzak adierazi zuen, Puigdemont Danimarkara joango balitz bere aurkako euro agindua berriz ere martxan jarri zedila eskatuko zuela. Espainiako Auzitegiko magistratu Pablo Llarena epailearen esanetan, ordea, ez da euroagindua eskatuko.
Puigdemonten mugimendu hau gainera une erabakigarrian heldu da. Hain justu, Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak, Kataluniako Presidentea aukeratzeko saioaren data proposatu aurreko orduetan. Torrentek Puigdemont bera proposatu du lehendakarigai, eta Mariano Rajoyri bilera eskatu dio ikusteko nola bideratu daitekeen bere partehartzea. Lehenbailehen, halaber, hiru preso politiko katalanekin eta erbesteratutako bost gobernukideekin biltzeko asmoa agertu du.
Litekeena da Espainiak igorritako euro aginduari jarraituz Danimarkako Poliziak Puigdemont atxilotu eta beraz, bere izendapena bertan behera geratzea. Oraindik ordea, hipotesi guztiak mahai gainean daude. Gauza bat behintzat argi dago, enegarren aldiz Kataluniako auzia nazioarteko plazara eraman du Puigdemontek.