Danimarkan da Puigdemont, Espainiako Estatuaren mehatxuei aurre eginez

  • Kopenhageko Unibertsitatean hitzaldi bat emango du 14:00etan. Erbestean dagoenetik, aurreneko aldiz atera da Belgikak. Espainiako Fiskaltzak bere aurkako euroagindua berriz aktibatuko duela adierazi du. Roger Torrent Kataluniako Legebiltzarreko lehendakariak, halaber, bera izendatu du formalki lehendakarigai. Oraindik, baina, ez du datarik finkatu


2018ko urtarrilaren 22an - 09:38
Argazkia eta bideoa: Beatriz Navarro

Berriz ere Europako hedabide nagusien azaletara jauzi egin du Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiak. Ikusmin handia sortu du Junts Per Catalunyako zerrendaburuak Danimarkara egingo duen bidaiak. Goizean goiz iritsi da Kopenhagera.

Hilabeteak Belgikan eman ostean, Kopenhageko unibertsitateak antolatutako hitzaldi batean parte hartzera joan da Puigdemont. Eguerdian eskainiko du hitzaldia eta datozen egunotan, Danimarkako alderdi eta ordezkari ezberdinekin bilerak egingo ditu, besteak beste, Parlamentuko zenbait diputaturekin bihar.

Igandean Espainiako Fiskaltzak adierazi zuen, Puigdemont Danimarkara joango balitz bere aurkako euro agindua berriz ere martxan jarri zedila eskatuko zuela. Espainiako Auzitegiko magistratu Pablo Llarena epailearen esanetan, ordea, ez da euroagindua eskatuko.

Puigdemonten mugimendu hau gainera une erabakigarrian heldu da. Hain justu, Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak, Kataluniako Presidentea aukeratzeko saioaren data proposatu aurreko orduetan. Torrentek Puigdemont bera proposatu du lehendakarigai, eta Mariano Rajoyri bilera eskatu dio ikusteko nola bideratu daitekeen bere partehartzea. Lehenbailehen, halaber, hiru preso politiko katalanekin eta erbesteratutako bost gobernukideekin biltzeko asmoa agertu du.

Litekeena da Espainiak igorritako euro aginduari jarraituz Danimarkako Poliziak Puigdemont atxilotu eta beraz, bere izendapena bertan behera geratzea. Oraindik ordea, hipotesi guztiak mahai gainean daude. Gauza bat behintzat argi dago, enegarren aldiz Kataluniako auzia nazioarteko plazara eraman du Puigdemontek.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude