Dani Trujillanok salatu du Ahal Dugu aiararren ahotsa isiltzen ari dela

  • Ahal Duguko lau batzarkide arabarrek agerraldian plazaratu dute Lander Martinez eta alderdiko beste kide batzuk salatuko dituztela kalumniak zabaltzeagatik. Gainera, batzarkide arabarren aurkako kanpaina Iñigo Errejonen aldekoen mugimendutzat jo dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko martxoaren 20an - 18:15
EAEko zuzendaritzak baztertutako batzarkideek egindako agerraldia. (Arg.: Aiaraldea.eus)

Astelehen honetan prentsaurrekoa eskaiini dute Ahal Duguko Arabako Batzar Nagusietako kide gehienek. Euren artean egon da Dani Trujillano amurrioarra. Adierazi dutenez, batzarkideek egindako guztia legezkoa izan da eta prozedurak egoki bete dituzte.

Zentzu berean, Dani Trujillanok azaldu du notarioak babestu zuela bera izatea Arabako Batzar Nagusietako taldearen kontu korronteko titularra eta besteak kentzea. "Gu ez gara batzarkide 'diskoloak'. Izan ere, gu gara gehiengoa eta besteak hiru besterik ez dira, eta kontuaren titulartasuna zuten". Aldi berean, nabarmendu du ez dutela euren kontrako frogarik.

Aiara ahotsik gabe

Dani Trujillanoren ustez, Iñigo Errejonen aldekoak –Lander Martinez, Eduardo Maura eta Nagua Alba, hain zuzen– alderdian purga egiten saiatzen ari dira, eta horregatik jo dute euren aurka. Amurrioarrak aipatu du EAEn bakarrik gelditu direla zuzendaritzan Errejonen ildo berekoak.

Arabako batzarkideei presioa egiteko "taldean zeuden bi liberatuak kendu dituzte eta batzordeetatik ere baztertu dituzte" erantsi du amurrioarrak. Gainera, azpimarratu du aiararrak isiltzen ari direla. "Hau ez da gure aurkako kanpaina, bozkatu gaituzten 2.500 pertsonen aurkakoa baizik. Egindakoa Amurrioko eta Laudioko zirkuluen oniritziarekin izan da".

Salaketa Lander Martinez eta beste kideren aurka

Batzarkide arabarrek zabaldu dute Lander Martinez eta Ahal Duguko beste kide batzuk salatu dituztela epaitegian. Zehazki, Lander Martinezi leporatu diote kalumnia. "Lander Martinezek esan zuen guk notario-akta faltsutu genuela, eta hori delitua da".

Albiste hau Aiaraldea.eus-ek argitaratu du eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Alderdi politikoak
EAJk Mundakako bere alkatea presionatzen zuen, udaleko idazkariaren gainetik aritzeko

Mundakako alkatea Mikel Bilbao zen gertaerak deskribatzen diren garaian, 2019 eta 2020an, eta EAJko herriko Uri Buru Batzarrak presioa egin zion aurreko udalak kontratatutako zerbitzu juridikoak berriz kontratatzeko. Udaleko idazkariak kontratazio horren aurkako txostena egin... [+]


PPk euskararen irakaskuntza presentziala ezabatu du Valentzian, EAEko hauteskunde kanpaina betean

Valentziako Hezkuntza Kontseilaritzak 16 hizkuntzetatik bederatzitan murrizketak jakinarazi dizkie Hizkuntza Eskola Ofizialei, eta euskal hizkuntza da okerren geratu dena.


2024-04-15 | Gedar
Voxeko faxisten kontra protesta egin dute Algortan, Azpeitian eta Tolosan

Ertzaintzak babestuta bertaratu dira faxistak asteburuan, eta protesta egin dutenen kontra kargatu du Poliziak Algortan. Pertsona bat atxilo eraman dute.


Asiron: “Iruñeko eredua esportagarria dela erakutsi behar dugu”

Larunbatean 100 egun bete ziren Joseba Asiron aginte makilaz jabetu zenetik, abenduaren 28an, Iruñeko Udalaren historiako lehendabiziko zentsura mozioaren bitartez. Lasai hartu du Euskalerria Irratia udaletxeko Harrera Aretoan, egindako lanaz harro. “Hiru hilean... [+]


Eguneraketa berriak daude