Danele Sarriugarte, idazle eta itzultzailea: "Gero eta lausoago ikusten dut sortzearen eta itzultzearen arteko muga"

  • Literaturiak ekitaldi ugari proposatuko ditu hiru egunez, maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitartean. Igandeko menuko plater nagusia, kasura, mahaiaren bueltan eskainiko da, 11:00etatik hasita. Euskarazko itzulpengintzaren erronkak gaur egun izenburupean antolatu den solasaldiak euskal literaturaren beharrizanei zelan erantzun beharko litzaiekeen argitzea izango du xede. Parte-hartzaileak hautatzeko garaian, aspaldion sortu diren argitaletxeak izan dituzte gogoan, Danele Sarriugarte antolatzaileak argitu digunez, “eredu guretzat berri batean oinarritzen direlako, eta bereziki itzulpengintzan zentratu direlako”.  Hala, Iñigo Roque itzultzailea, Edo! argitaletxearen izenean, Joxemari Sestorain Cénlit-Denonartean-eko kidea eta EIZIEko partaideren bat eseriko dituzte mahaiaren bueltan.


2013ko maiatzaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Danele Sarriugarte.

Mamitzeko zenbait ildo proposatuko dizkie Danele Sarriugartek, mahai-inguruaren gidaria ere izango den aldetik. Lehenik eta behin, itzulpengintzaren aldeko apustu tinkoa egin duten hiru erakundeon bilakaeraz eta iritziaz galdegingo die. Bigarren puntu gisa, hauen aldean, bestela diharduten argitaletxeak hartuko dituzte mintzagai; esan nahi baita, euskal literatur produkzioa babestearren, itzulpenik kontuan hartu ez dutenak. Itzulpengintzaren inguruko aurreiritziei ere helduko zaie gero. Besteak beste, literatura kultua besterik ez euskaratu izana egotzi izan baitzaio urtetan. Horrenbestez, best-sellerrei heltzea konponbidea ote den, itzulgaia arazo ote den edo bestelako faktorerik ba ote dagoen ere aztertuko dute. Azkenik, garai ekonomiko latza eta sare sozialak ere mahairatuko dira.

Solasaldiak izan lezakeen interesa ikusirik, zenbait galdera luzatu dizkiogu Danele Sarriugarteri:

Itzultzailea eta idazlea zara zeu ere. Zure ustez, zein neurri izan beharko luke itzulpengintzak euskal literaturaren produkzioan?

Bi sorkuntza motak, euskaraz idatzitako literatura eta euskarara itzulitakoa, zentzuz uztartzea beharrezkoa eta aberasgarria da. Ez nuke jakingo zehazki proportziotan neurtzen, hala ere, produkzioaren beraren aldetik egun dugun egoera nahiko ona dela iruditzen zait, orain arte izan den onenetarikoa. Dena den, kopuru aldetik bainoago, uste dut aldaketak itzulpenarekiko jarreran behar duela egon, alegia, gero eta lausoago ikusten dut sortzearen eta itzultzearen arteko muga, zer puntutaraino ez den euskarazko sorkuntza euskarara itzulitako obra bat...

Sare sozialei egundoko garrantzia ematen diozu, elearazi.org bloga kudeatzen duzu. Zer garrantzi ematen diezu hedatzeko moldeoi mahai-inguruan planteatu dituzun hausnarketei dagokienez?

Azken hamarkadotan, euskarako itzulpengintzaren kalitateari eta ikusgarritasunari dagokionez, aurrerapauso handiak eman dira jende askoren lanari esker. Ez dut uste hobekuntza hori inork ukatuko duenik. Hala ere, egin diren azterketek oraindik mugarik badela erakusten dute, badirela irakurlegoarengana iristeko oztopoak, aurreiritziak izan edo beste kontu batzuk izan.

Galdera bota nahi diet mahaikoei, ea sare sozialek eta hedabideek muga hori hausten lagun dezaketen. Konparazio baterako, EIZIEk 31 eskutik bloga abiatu du orain dela gutxi, eta arrakasta itzela lortzen ari da. Bide hori jorratzen jarraitzeko aukerez jardun nahi dut.

Zer ordorio aterako da Literaturiako mahai-inguruan, zure ustez?

Badirudi garaiotan debekatuta dagoela halakorik esatea, baina ondorio positiboak aterako direla uste dut, hau da, itzulpengintzak bidea urratu behar duela oraindik, eta horretarako badela jende gogotsua. Oztopo batzuk atzean utzi ditugu dagoeneko. Beste batzuei erantzuteko unea dugu orain. Garaia ez da samurrena, hori argi dago, eta agian itxura baikorregia eman dezaket, baina inportantea da ez etsitzea.

Ez dakit mahai-inguruak zehazki norantz joko duen, baina gaurko erronkei alternatibak emateko proposamenak planteatzea da nire helburua, horri buruzko eztabaida eta hausnarketa sortzea, aurrera egin dezagun, eta ahal dela indarrez eta ilusioz.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literaturia
Bihurguneei so, bidea aztergai

Itziar Ugarte kazetari eta idazleak luzatutako hariak harilkatu dituzte Uxue Apaolaza idazleak eta Ines Osinaga musikariak. Mahaiaren bueltako elkarketari jarritako izenburua: “Bihurguneak eta bideak elkarrizketan”. Aitzakiak: Apaolazaren Bihurguneko nasa (Susa,... [+]


2023-05-04 | ARGIA
Asteburu honetan ospatuko dute Literaturia Zarautzen

Ostiral honetan hasi eta igandera arte egingo da Zarautzen Literaturiaren 10. edizioa. Lege Zaharren Enparantzan irekiko da karpa nagusia eta bertan aurkeztuko dira hamabost bat liburu. Doinuele Euskarazko Plazen sorrera dela eta, aurtengoa berezia izango dela iragarri dute.


Literaturaz blaituko da Zarautz maiatzaren hasieran

Maiatzaren 5etik 7ra ospatuko da Literaturia. Aurtengo gaia Eten izango da, pandemiako etenaldiaren erruz sortzaileek "asko sufritu" dutelako. Zarauzko Garoa liburu dendan egin dute aurkezpena.


2022-05-18 | Peru Iparragirre
Euskal letren plaza bilakatuko da Zarautz maiatzeko azken asteburuan

Maiatzaren 27tik 29ra izango da aurtengo Literaturia. Askotariko ikuskizunak eta mahai-inguruak egingo dituzte Zarauzko euskal letren plazan. Dagoeneko eskuragarri daude emanaldietarako sarrerak.


2018-05-25 | Zebrabidea
Zarautz literaturaren erdigune bilakatu du Literaturiak

Zarautz literaturaren erdigune bilakatuko da gaurtik igandera bitarte. Literaturia bueltan da, eta literaturzaleentzako topaleku bilakatuko da, euskal idazle, argitaletxe eta irakurleak bertan izango baitute literaturaz gozatzeko topagunea. Ana Galarraga izan da Bilbo Hiria... [+]


Eguneraketa berriak daude