argia.eus
INPRIMATU
Damaso Casadok EAEko UGTko idazkari orokor izateari utziko dio
  • 11 urtez EAEn UGTko idazkari nagusi izan ondoren, Damaso Casadok kargua utziko du maiatzaren 24an egingo den sindikatuaren kongresuan.

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza 2013ko maiatzaren 15
Damaso Casadok UGTko idazkaritza nagusia utziko du.

Casado ordezkatzeko bi izen plazaratu dira oraingoz: sindikatuaren egungo egitura hierarkikoarekin eta estrategia komunikatiboarekin kritiko den Pilar Collantes –Osalan-eko zuzendari izandakoa– eta Raúl Arza, gaur egun sindikatuaren Antolakuntza eta Komunikazio idazkaria.

Hautagaitza bakarra ez izateak tentsioa eragin du sindikatu barnean, Casadok berak “harridura” adierazi du egoera hori dela-eta.

UGTk 40.000 afiliatu inguru ditu Eusko Autonomia Erkidegoan.