- Dagoeneko ezagutzen dira Topaketak 99-ko hainbat ataletako irabazleen izenak. Komikigintzari dagokionez, lehen saria Ignacio Luis de Redin altsasuarrarentzat izan da "Morrosko's Family" lanagatik. Argazkigintzako arlo ezberdinetako irabazleak berriz, Juan Pablo Lasterra eta Mikel Saiz iruindarrak izan dira. Literaturari dagokionez, saiakera onenaren eta narrazio laburren sariak Andosillako Juan Kruz Resanori eta Leringo Diego Ramon Fandosi eman dizkiete. ("Gara")