D3Mren eta Askatasunaren aurkako epaiketa bihar hasiko da Auzitegi Nazionalean

  • Hamahiru lagun daude auzipetuta Askatasuna alderdiaren eta Demokrazia Hiru Milioi hauteskunde plataformaren kontrako auzian. Zazpi eta bederatzi urte arteko kartzela zigorra eskatzen du fiskaltzak haientzat, 2009an Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan ETAren aginduz parte hartu nahi izatea egozten diete.


2012ko maiatzaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30

Lehen saioa bihar izango da eta epaiketa hiru astez luzatuko da, maiatzaren 18a izango da azken eguna. Auzipetuek “erabateko babesgabetasuna” sentitzen dutela adierazi dute, aurkeztutako 64 lekukotatik 6 baino ez baitizkio onartu auzitegiak. Bestalde, defentsak oraindik ez daki epaimahaikideak zeintzuk izango diren. Era berean, euren delitu bakarra “aldaketa politiko eta sozialaren alde lan egitea” izan dela azaldu dute auzipetuek. Larunbatean (maiatzak 5) manifestazioa egingo dute Bilbon, 17:30etan Casillatik hasita.

D3M eta Askatasunaren kontrako auzia 2009ko urtarrilaren 24an hasi zuen Baltasar Garzonek, EAEko hauteskundeak egin baino aste batzuk lehenago, “Batasunaren buruzagitza berregiten saiatzea” leporatuta. Zortzi lagun atxilotu zituzten eta bi hilabete igaro zituzten kartzelan. Garzonek beste 13 lagun inputatu zituen auzian geroago. Auzitegi Gorenak D3Mren eta Askatasunaren zerrendak baliogabetu zituen eta Konstituzio Auzitegiak erabaki hori berretsi zuen. Hala eta guztiz ere D3Mko kideek hauteskunde kanpainarekin segitu zuten. 2009ko irailean Garzonek 21 inputatuetatik hamahiru auzipetu zituen.

Auzipetuak: Arantza Urkaregi, Eli Zubiaga, Imanol Nieto, Amparo Lasheras, Iker Rodrigo, Hodei Egaña, Agurtzane Solaberrieta, Unai Berrostegieta, Zuriñe Zorrozua, Fernando Antia, Jose Antonio Munduate, Aitor Ligerzana eta Xabier Isasa.

Eleak mugimenduaren webgunean auziaren eta auzipetuen aldeko mobilizazioen informazio ugari aurkituko duzue


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baltasar Garzon
2021-05-02 | Axier Lopez
BBVA-ren historia beltza
Euskal kapitalismoaren kontakizun bat

Banco Bilbao Vizcaya Argentaria ez da Bilbokoa ezta Bizkaikoa ere, aspaldi egin zuen hegan Madrilera eta handik dirua beste aberririk ez duten nazioarteko inbestitzaileen atzaparretara. Vizcaya eta Bilbao bankuei begira jartzeak eramaten gaitu milaka eta milaka pertsonen izerdi... [+]


2021-03-09 | ARGIA
Pepe Rei hil da, ikerketa kazetaritzaren erreferentea Euskal Herrian

Pepe Rei kazetaria 73 urterekin hil da, astearte honetan, Donostian. Egin egunkariko ikerketa taldea martxan jarri eta Ardi Beltza aldizkaria sortu zuen, besteak beste. Euskal Herriko eta Espainiako estolderia politikoez, gerra zikinak ustelkeriarekin eta narkotrafikoarekin zuen... [+]


2020-02-13 | Axier Lopez
Eta zu zer torturatzaile mota zara, kontserbadorea ala progresista?
Euskal herritarren aurkako torturaren irudi gordinak dira Unai Romano gasteiztarrarenak. Bi argazkien artean, 30 ordu, hainbat guardia zibil eta epaile bat daude. Egun epaile horietako bat Espainiako Gobernu "progresistako" barne ministroa da eta torturatzaile... [+]

2019-01-30 | ARGIA
'Gara'-k 3 milioitik gora ordaindu beharko dizkio Gizarte Segurantzari, Garzonek ezarritako zor bidegabearen erruz

Gara egunkariak bizi duen egoeraren berri eman du asteazken honetan. Egunkariak zor bidegabe bati aurre egin behar izan dio azken 15 urteetan, Egin-ek Gizarte Segurantzan ordaintzeko zeukana agindu judizial baten bidez egunkari berriari ezarri ostean. Orain, aurreakordio batera... [+]


2018-07-22 | Axier Lopez | ARGIA
20 urtez adierazpen askatasuna jo-puntuan

“Goizero-goizero amosal bonba txiki batek, 50 bat gramokoa, eztanda egiten du Euskadin: Egin egunkaria”. Hala zioen Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburu Juan  Mari Atutxak 1996an, gaur egun arte luzatu den ‘Dena da ETA’ teoriari ateak irekiz.


Eguneraketa berriak daude