CUPeko Idazkaritza Nagusiko sei kidek dimisioa aurkeztu dute

  • Poble Lliure alderdiko Ester Rocabayera, Joel Jové eta Roger Castellanos eta i Guim Pros, Omar Diatta i Tomàs Sayes dira dimisioa aurkeztu dutenak. Keinu honekin Idazkaritza Nagusi osoa berritzera bultzatu nahi dute CUP.


2016ko ekainaren 17an - 12:20
CUPeko Idazkaritza Nagusia. (Argazkia: VilaWeb)

Idazkaritza Nagusia 25 kidek osatzen dute eta seikoteak gainerako guztiei bidalitako gutunaren bidez eman du dimisioa, Vilaweb-ek jakinarazi duenez . Bertan zuzendaritza berritzeko beharraz hitz egiten da, eta Mas presidentearen inbestidura saioan eta Generalitateko aurrekontuen arbuiatzean CUPek izandako hainbat jarrera deitoratu dituzte.

Idazkaritza Nagusiko kideak berrituko dituen ala ez erabakiko du CUPek ekainaren 20ko bileran. Gainera, aukeraketa prozedura berriaren bidez egingo den eta abuztuan edo udazkenean izango den zehaztuko dute.

Zuzendaritzako kideak aukeratzeko prozedura berria duela hilabete inguru egindako asanblada orokorrean erabaki zen. Orain alderdia osatzen duten adarrek, Poble Lliure esaterako, jarraibide berria aplikatzeko eskatu dute.

25 dira idazkaritza nazionaleko partaideak gaur egun, eta ez dute urtea bete karguan. Legez agintaldia lau urtekoa denez, ez litzateke nahitaezkoa izango kideen aukeraketa errepikatzea. Alderdiaren krisi politikoak ordea, gomendagarri egin du aldaketa.  

Eraberritzea egingo dela erabakiz gero, noiz egingo den zehaztea izango litzateke hurrengo urratsa. Izan ere, Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak irailerako proposatu du bere konfiantza mozioa eta hainbatek idazkaritza nazionalerako hauteskundeak abuztua baino lehen egitea proposatu dute, dena nahastu ez dadin.  

Aukeraketa prozedura berria

CUPeko idazkaritza nagusiko kideak aukeratzeko orain arteko prozeduran banakako hautagaiak zeuden. Asanblada egiten zen eta hautesle bakoitzak zortzi hautagaiei botoa emateko aukera zuen. Boto gehien lortzen zituztenek osatzen zuten zuzendaritza. Ordea, asanblada ospatzen zen tokia erabakigarria izaten zen hautaketan eta baita CUPen adar desberdinek hautesleak erakartzeko zuten gaitasuna ere.

Jarraibide berriak botoa postaz bidaltzeko aukera jasotzen du. Gainera, 11 kideren hautaketa zerrenda kolektiboen bidez egingo da. Aurrera ateratzeko botoen %65aren babesa lortu beharko dute. Gainerako kideak ohiko prozeduraren bidez aukeratuko dira. Alegia, banakako hautagaitzen bidez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude