TV3

Parlamentuaren eta herri mugimenduen artean, antolatzeko modu bila

  • Kataluniako CUP koalizio independentista ezkertiarrak hiru parlamentari lortu zituen azken hauteskundeetan eta horrek egoera berria sortu du mugimenduan. Antolamendu aldetik egokitzeko premia ikusi dute eta bere sailen eta hiru parlamentarien arteko zubi izango den taldea osatzea erabaki du igandean Oloten (Girona) egindako asanbladan.


2013ko martxoaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
CUPen ezohiko asanblada nazionala, igandean (Argazkia: cup.cat)

Parlamentuan ordezkaritza lortu aurretik, herrietan oinarritzen zen alderdia zen, eta esparru nazionalera jauzi egitearen inertziak lehentasun bilakatu zuen parlamentuko lana. Hori saihestu asmoz, militante eta herri mugimenduetatik gertuago egoteko, Ekintza Parlamentariorako Taldea osatu dute. Instituzioetan indarra hartu arren ez dute alderdi tradizional bihurtu nahi. Alderdiaren idazkaritza ere berritu zuten asteburuan.

Antzeko talde bat osatu zuten Parlamentuan sartu eta berehala. Hala ere, orain ofizialki eratu da eta partaideak zeintzuk izango diren zehaztu dute. CUPeko militante batek esan duenez, “etengabeko esperimentazioa da”.

Hedabideek ematen dieten trataera ere aztertu dute asanbladan. TV3 Kataluniako telebista kate publikoak astelehenetan ematen ditu parlamentuan ordezkaritza duten alderdien prentsaurrekoak eta, idazkaritza berriko kide batek azpimarratu duenez, CUP egun horretan ez da biltzen, “politikaz gain lan egiten dutelako”. Horrek desabantaila sortzen die beste alderdiekiko, arreta mediatiko gutxiago jasotzen dutelako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: TV3
2019-04-09 | ARGIA
TV3 eta Catalunya Radio, auzipetuen aulkian

Urriaren 1eko erreferendumarekin loturan, bi hedabideotako zuzendariak auzipetu dituzte. Orotara 32 dira auzipetuak.


2018-01-25 | Andoni Mikelarena
'Pòlonia' saioa (besteak beste) arriskuan, Espainiako Ogasunak TV3ri 167 milioi euro eskatu ostean

Espainiako Ogasunak Kataluniako Irrati Telebista Publikoari 167,5 milioi euro itzultzeko eskatu dio, 2015 eta 2018 urteen arteko BEZaren prozeduragatik. Hedabidea egoera ekonomiko larrian utzi du erabakiak eta zenbait saio kendu litzake.


2017-11-05 | ARGIA
Kazetaritzaren independentzia babes dezagun autoritarismotik

Espainiako Gobernuak, PSOE eta Ciudadanosen babesarekin, Kataluniako instituzio publikoen kontrola bereganatzeko mehatxua egin du. Tartean, TV3, Catalunya Ràdio eta Agència Catalana de Notícies (ACN) hedabideen funtzio publikoa deuseztatu eta kontrol... [+]


2017-10-30 | ARGIA
Kazetaritzaren independentzia babes dezagun autoritarismotik

Espainiako Gobernuak, PSOE eta Ciudadanosen babesarekin, Kataluniako instituzio publikoen kontrola bereganatzeko mehatxua egin du. Tartean, TV3, Catalunya Ràdio eta Agència Catalana de Notícies (ACN) hedabideen funtzio publikoa deuseztatu eta kontrol... [+]


Pantailaz beteriko munduan euskararentzat leku bila

Telebista, tableta, mugikorra… batetik bestera egiten dugu salto informazio bila egunero. Joera hori “pantaila anitz” bezala ezagutzen da eta eskaintzen dituen erronka eta aukerez aritu ziren ostegunean Donostiako San Telmo museoan, Iametzak, ARGIA eta... [+]


Eguneraketa berriak daude