Erreferendumerako data jar dezala eskatu dio CUPek Generalitateari, beranduenez irailera arteko epean. Eskaria betetzen ez bada parlamentua uzteko aukera aurreikusten dutela ziurtatu dute, legealdiaren amaiera eragiteko.
“Legealdia amaitzeko bide posible guztiak aztertuko ditugu erreferendumaren data zehazten ez bada”, adierazi du Eulàlia Reguent CUPeko legebiltzarkideak 3/24 TV3an egindako elkarrizketan.
CUPek Generalitatearen aurrekontuak babestu zituen iragan astean, baina baldintza bat ezarri zuen: maiatzerako erreferenduma prest egotea. Gobernuari eskatu zioten aurrekontuak onartu ondoren galdeketaren data zehaztu zezala.
Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.
La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.
Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]