CUP Bartzelonako larunbateko manifestazioan izango da azkenean

  • Espainiako Erregea Felipe VI. eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernu burua manifestazioan izanez gero, CUP ez zela bertan izango adierazi zuen atzo ezkerreko koalizio independentistak.

Xabier Letona @xletona
2017ko abuztuaren 22a
CUPek larunbateko manifestazioan izango dela jakinarazi du. (Arg.: Vilaweb)

Astearte goizean Kataluniako Legebiltzarrean emandako prentsaurrean baietsi du Mireia Boya CUPeko parlementariak  manifestazioan izango direla: “Zalantzarik gabe, bat gehiago izango gara Bartzelonan eta Ripollen izango diren agerraldietan. Kalean egon nahi dugu, herritarren alboan. Hori bai, nola egongo garen zehaztuko dugu ikusita instituzioen eta entitateen artean dagoen elkarrizketaren emaitzen arabera”.

CUPen baitan ikuspegi desberdinak izan dira partehartze honen inguruan. Koalizioak atzo adierazi zuen Espainiako Erregea egonez gero haiek ez zirela izango, ez zuelako zentzurik gisa honetako atentatuak finantzatzen dituen Saudi Arabiarekin adiskidetasun harremanak dituztenekin batera abiatzea kalean.

CUPeko alderdi Poble Lliurek aldiz, manifestazioan egongo zela adierazi zuen, beti ere baldintza bat betetzen bazen: manifestazioaren buruan Mossoak, taxilariak eta artatze zerbitzuetako pertsonala joatea lehen lerroan eta agintariak bigarren lerro batean. Azkenean, horrela izango dela jakinarazi dute Generalitateak eta Bartzelonako Udalak.
 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Bartzelona eta Cambrilseko erasoak kanaletik interesatuko zaizu...
2017-10-22 | Saioa Baleztena
Lola Lopez. Aniztasuna aldarri
"Islamari erasotzeko egiten da emakume musulmanen eskubideen aldeko diskurtsoa"

Bartzelonako Udaleko Immigrazio, Kultura Aniztasun eta Dibertsitate zinegotzia da Lola Lopez (Galizia, 1957) antropologoa. Bizikidetzaren alde eta islamofobiaren kontra ibilbide luzea egin du Kataluniako hiriburuan, eta aurretik Kataluniako Ikus-entzuneko Kontseiluan (CAC) eta Zurrumurruen kontrako Sarean lanean aritua zen. 


Biolentzia, bakea bezalatsu, zerbaiten ondorioa da

Kataluniako erasoen ostean, batasun abstrakturako eta –inork ezagutzen ez dituen– Mendebaldeko baloreen defentsarako deiek estali nahi izan dute jihadismo globalari buruzko eztabaida. Sakoneko azterketa saihestu nahian, testuingururik gabeko kontakizun apolitiko eta sentsazionalista ezarri nahi izan dute agintari  gehienek eta menpeko hedabideek; Rambletan edo Ripollen gertatutakoa zerutik eroritako zerbait bailitzan.


2017-09-03 | Itxaro Borda
Bartzelona: "No en el meu nom"

Freddy Mercury eta Montserrat Caballé irudikatu ditut abuztuaren 17ko gauaren minean, Rambla gainetan eta Cambrilsko itsasertzean, No tinc por bi bozetan kantatzen. Mina hazi zait bihotzaren sakonean: masa hilketen zerrenda emendatzen ari da, Parisko Charlie Hebdo-ren kontrako sarraskiaz geroztik. Noski, badakit, munduan barna, erailketa zakar askoz gehiago badela, baina bakoitzak bereak ditu negarreztatzen, bakarraren doluak guztiena ordezkatzen ahal duelako.

Jihadistak hain gazteak... [+]


Faxismoaren beldur barik

No tinc por atera zitzaion eztarritik Bartzelonan herritar bati. Deiadarra sentimendu askoren katalizatzaile izateaz gain, bizi dugun garai nahasien isla ere bada.


Gaizkiaren aurreko hutsalkeria edo 'Alba Rico - Graupera' auzia

Katalunian 2017ko abuztuaren 17an gertatutako erailketa masiboak direla kausa, zenbait hausnarpen idazteari ekin diot, batik bat bi artikulugile irakurri ondoren: Santiago Alba Rico eta Jordi Graupera. Alde batetik, biok filosofoak dira, eta eskarmentua daukate azterketa politikoetan.


2017-08-24 | Juan Mari Arregi
Jihadismoa: erraietatik irtendako erreakziotik harago

Katalunian izandako azken gertaerek, Bartzelona eta Cambrilsen komando jihadista batek egindako atentatu hilgarrien ondoren, azterketa politiko objektiboa behar dute, lasaia eta itsutasunik gabea. Astakeriaren aurrean, erraietatik irtendako erreakzioak saihestu behar dira, agian denok baitugu jihadismoa deituriko munstro hori sortzearen ardura pixka bat, batez ere Mendebaldeko gobernuek.


2017-08-24 | Xabier Letona
Espainia eta Katalunia atentatuen ispiluan

Atentatuen izaera eta ondorioez gain, bada galdera bat etengabe dabilena auzi honen bueltan: nola eragingo dio honek prozesu independentistari? Nola urriaren 1eko erreferendumari? Denborak erantzungo du zehatzago, baina dagoeneko ez da zalantzarik eragiten ari dela, egunero, sakon eta atentatua ardatz. Gai ugaritan ikusi da, lehen orduetatik gainera.


2017-08-24 | ARGIA
Perre Conesa
"Saudiarren diplomazia erlijioso militarizatuak mundua mehatxatzen du"

Pierre Conesa (1948) Frantziako Defentsa ministerioko goi-funtzionario erretretaduna elkarrizketatu du Afrique-Asie hilabetekariak uztail-abuztuko zenbakian, Bartzelonako gertakizunak baino lehen. Pasarte txiki bat euskaratu dugu, non Afganistango gerratik gaur arte luzatu den gatazkaren gakoez ari den. Conesaren azken liburua da Docteur Saoud et Mister Djihad : la diplomatie religieuse de l'Arabie saoudite.


2017-08-24 | ARGIA
Espainiako Poliziak 2015ean jihadistei ohartarazi zien Mossoak atzetik zituztela, Kataluniako Poliziak salatu zuenez

2015ean talde jihadista bat desegin zuten Esquadra Mossoek eta operazio horrek agerian utzi zuen Espainiako Poliziaren etsaigoa Kataluniako Polizia autonomikoarekin.


Fiteron hiru adingabe marokoar jipoitu dituztelakoan atxilotuak, karguekin aske

Usteko erasotzaileak 18 eta 55 urteko bi gizonezko dira. Erasoa pairatu zutenak, 13 eta 17 urte arteko hiru gaztetxo. Bartzelonako eta Cambrilsgo biktimen omenezko minutu bateko isilunearen ondotik gertatu zen erasoa.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude