Cristina Uriarte: "LOMCE ez da gure ikasgeletan sartuko"

  • Orioko Ikastolaren alde, Kilometroak jaia ospatu dute igandean Gipuzkoako herrian. Berriki Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak LOMCEren inguruan adosturiko akordioaren garrantzia nabarmendu du bertan Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, eta gaineratu du Espainiako legea ez dela "gure ikasgeletan sartuko".


2014ko urriaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Antonio Campos eta Josu Erguin, Kilometroak jaia irekitzeko unean.

Ikasturte hasieratik, ordea, LOMCEren hainbat puntu indarrean dira EAEko ikastetxeetan. Negoziaketen bideari eusten dio Jaurlaritzak, eta akordioa positiboa bada ere, oso kritiko agertu dira hezkuntza komunitateko eragileak: akordioak ez duela balio LOMCEren oinarriei aurre egiteko, eta lorpen handitzat salduz eta legeari "aurre egiten diola irudikatuz, desaktibatu egiten duela LOMCEren aurkako mobilizazioa", salatu du Xabier Irastorza ELA sindikatuko kideak.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak ere LOMCE izan du hizpide, halako erasoen aurrean Euskal Herriak aurrera egingo duela adieraziz. Ikastolen elkartasun, berrikuntza eta kalitate balioak ere azpimarratu ditu.

Azkenik, Arantza Manterola Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko lehendakariak hezkuntza eredu propioa defendatu du eta elkartasuna adierazi die okerren dauden ikastolei, Ziburu, Argantzu eta Erriberakoak gogoan.

Aurreikuspenak gaindituta

Josu Erguin Kilometroak jaiaren sortzaileak eta Antonio Campos Orioko Herri Ikastolako lehen lehendakariak eman zioten hasiera jaiari. Goizean euria egin bazuen ere, gerora jaun eta jabe izan zen eguzkiak lagunduta, jende kopuruan aurreikuspen guztiak bete zituzten.

Lehenengo promozioko gurasoak eta Anjel Lertxundi idazlea omendu zituen Ikastolak. Datorren urterako lekukoa berriz, Usurbilek hartu du.

Erria Txikota!

Itsasora joateko garrasia da Erria Txikota eta berau izan da Kilometroak jaiaren leloa. Izan ere, Orioko hizkera eta esamoldeak (bereziki itsasoari lotutakoak) lantzea eta berreskuratzea izan da ikasturteko helburuetako bat.

Herriko ikastetxeak elkarlanean prestatzen ari diren Orioko Curriculumean ere oso kontuan dute gaia.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kilometroak
Zortzi ikastolari aitortza egin diete euskal kultura muga inguruetan bultzatzeko egindako lanarengatik

Ikastolen Elkarteak Beskoitzen egin du ekitaldia, bertako Ikastolaren etorkizuna jokoan baitago.


2022-10-03 | ARGIA
Kilometroak jai parte-hartzailea egin dute Ibarran

Kilometroak Ibarran ospatu dute urriaren 2an, "Irribarra" lemapean. Aurtengoaren berezitasuna izan da eremuak ez dituztela adinka bereizi eta ez dela kontzertuen gune bakar bat izendatu, eta jolas zein kirol aukera zabala izan dela. Horrekin, festa giro... [+]


2022-09-27 | ARGIA
Eraldatuta dator Kilometroak jaia

Ohiko guneak goitik behera aldatu ditu Kilometroak jaiaren aurtengo edizioak, hitzaldiak ere antolatu dituzte urriaren 2 honetarako eta ezusteko bat baino gehiago prestatu dute. “Jai parte-hartzaileagoa” izango da, “aldarrikapenari toki handiagoa emango... [+]


2022-03-16 | Leire Artola Arin
Hamaika irribarre Ibarrako Kilometroak jaiaren bueltan

Infinitu irribarra egitasmoa aurkeztu dute aurtengo Kilometroak Ikastolen aldeko festaren berrikuntza gisa: irribarrez ateratako argazkiak webgunera igotzera animatu dituzte herritarrak, irribarreen mapa bat osatzeko. Ibarran ospatuko den jaiari atxikimendua emateaz gain,... [+]


Eguneraketa berriak daude