Cristina Uriarte: “Ekarpenen garaia amaitu da, orain Heziberri garatu behar da”

  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren arabera 3. mailako azterketekin “erabilpen politikoa” egin da. Hurrengo urtean Heziberrik aurreikusitako ebaluazio diagnostikoekin jarraitzeko asmoa agertu du Legebiltzarrean.


2015eko maiatzaren 29an - 10:31
Cristina Uriarte Eusko Legebiltzarreko artxiboko irudi batean.

Azkeneko egunotan LOMCEk agindutako Lehen Hezkuntzako 3. mailako azterketen kontra mobilizazio eta planto ugari izan dira hezkuntza komunitatean, makina bat ikastetxetan azterketa bertan behera utzi behar izan du Eusko Jaurlaritzak, gurasoek haurrak eraman ez dituztelako. Orain artean Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua isilik egon da, eragile horien jarrerari “jokoa ez egiteko”. Gaur Eusko Legebiltzarrean hitz egin du azkenean.

Belen Arrondo EH Bilduko parlamentariaren galdera bati erantzunez, Uriartek azaldu du egindako proba horien emaitzak aztertu eta hurrengo urteko ebaluazio diagnostikoa garatzeko balioko diela.

“Erabilpen politikoa”

Sailburuak Arrondori esan dio “familiak nahasten” eta “indarrak alferrik galtzen” ari direla eta azterketen gaiari “erabilpen politikoa” egitea egotzi dio. 

Uriartek gogorarazi du Heziberri plana egiterakoan 3. mailako azterketen inguruan EH Bilduk ez zuela ezer esan: “Ekarpenen garaia amaitu da, orain Heziberri garatu behar da”.

EH Bilduko kidearen esanetan sailburua oker dabil “uste badu hau guztia guk bultzatu dugula”. Bere ustez, hezkuntza eragileek ez dituzte Uriarteren baieztapen horiek ulertuko. Arrondok gaineratu du Eusko Jaurlaritzak kontrako esan arren, “LOMCEk dioena betetzen” ari dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LOMCE legea
Batxilergoko bost modalitate ezarriko ditu Lomloe lege berriak datorren ikasturtean

Espainiako Gobernuak abenduan onartu zuen hezkuntza lege berria, eta 2022-2023 ikasturtean aplikatuko da bigarren hezkuntzako eta batxilergoko maila bakoitietan. DBHn, hautazko ikasgai gehiago eskainiko dira, eta batxilergoan, arteari lotutako bi modalitate eta beste modalitate... [+]


LOMLOE, trileroen jokoa

"... hezkuntzako gastu publikoa barne-produktu gordinaren gutxienez ehuneko 5 handitzea..." Alderdi sozialistak erabili ohi duen eta LOE aldatzeko Lege Organikoaren Proiektuan jasotako dialektika tranpati horren beste esaldi bat da. STEILASentzat, hezkuntzan inbertsio... [+]


2020-11-06 | ARGIA
Lomce legearen ordezkoak ez ditu diruz lagunduko ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeak

LOMLOEn, LOMCE ordezkatuko duen legean, zuzenketa bat onartu du Espainiako Kongresuak: diru laguntzarik ez ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeentzat. Neurriak EAEko eta Nafarroako hainbat ikastetxetan izango du eragina, baina horietako batzuek... [+]


LOMCE indargabetuko duen Hezkuntza Legeari argi berdea eman dio Espainiako Gobernuak

Hego Euskal Herriko ikastetxeetan eragingo duen Hezkuntza Legea onartu du Espainiako ministroen kontseiluak. Bertan behera geratuko dira LOMCEk ezarri zituen errebalida polemikoak eta ibilbide espezializatuak, eta Erlijioa ez da notarako izango, besteak beste.


Bizi ala iraun?

“Esan gezur bat mila aldiz. Errepikatu hitzez hitz. Handik gutxira ikusi, egia bihurtzen. Haien ahotan ikusi, egia bihurtzen.” Horixe abesten du Gorka Urbizuk Berri Txarrak taldearen kontzertuetan. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin gertatzen ari denaren... [+]


Eguneraketa berriak daude