"Cretinos" eta "Dantzariak" film txalotuenak

  • Hendaia Film Festivaleko sariak banatu dira. Edu Moyanoren Cretinos izan da film sarituena, Nazioarteko sari nagusia jaso du. Akitania-Euskadiko saria David Lopezen 5 segundos-i eman zaio. Asier Salazar bizkaitarraren Dantzariak filmak hiru sari irabazi ditu, Cretinosekin batera film txalotuena.

Marivel Rivera da “Dantzariak” filmaren protagonista, Ramon Ibarrarekin batera.

2016ko urriaren 16an - 10:11

IV. Hendaia Film Festivaleko sariak banatu ziren bart. Edu Moyanoren Cretinos izan da festibaleko film nabariena, Nazioarteko sari nagusia jaso du. Akitania-Euskadiko saria David Lopezen 5 segundos filmari eman zaio. Asier Salazar bizkaitarraren Dantzariak filmak bi sari jaso ditu.

Arrakasta da aurtengo Hendaiako Fim Festivalaren lehenengo deitura, bigarrena egonkortasuna. Film eta publiko onek jaialdiaren jarraikortasuna berretsi dute. Festibala xumea da, baina ari da koskortzen, handitzen, heltzen.

Angela Mejiasek zuzentzen duen festibalak, instituzioen arreta bereganatu du kosta hala kosta, baita tokiko enpresa laguntza jaso ere. Mejiasek jakin du borondate oneko jende zine zalearen laguntza biltzen, baita urtez urte, epaimahai ona osatzen.     

Eduardo Manet kubatarra izan da ohorezko epaimahaikideen presidentea aurten. Zortzi epaileen artean bi euskaldun izan dira, Fermin Muguruza eta Olatz Beobide. Horrek merezi duen euskal jitea eman dio festibalari.

Hendaia Film Festibala mugak gainditzeko jaio zen, eta ari da lortzen. Film laburraren berebiziko eskaintza da. Urtez urte, afixan ageri denez, etorkinen eta behartsuen agertokia da. Lan gaitza eta xumearen emaitza.

Festibalak merezi du. Merezi dute mundu osotik datozen zine zaleek, eta oroz gainetik, etxeko Angel Mejiasek merezi du. Eduardo Manetek esan duenez, “umea hazten ari da”. Bosgarren urtebetetzea irabazi du, eta jaioko dira berriak.     

Anartean, hona laugarren urteko uzta berezitua:

Akitania-Euskadi saila:

– Film onena David Lopezen 5 segundos.

– Emakumezko aktore onena: Mabel Rivera (Dantzariak).

– Gizonezko aktore onena: Ramon Ibarra (Dantzariak).

– Bi aipamen berezi: George Todría-ren Lost village eta Aitor Oñederraren I said i would never talk abour politics. – Euskal gidoi onenaren saria: Dantzariak.  (Euskal Gidoigileak Elkarteak emana)

Nazioarteko saila:

– Lehen film labur onenaren saria exekuo: Edu Moyanoren Cretinos eta Mariana Wainteins-en Error 404.

– Emakumezko aktore onena: Diaryatou Daff (Lurna).

– Gizonezko aktore onena: Bastien Bouillon (Guillaume à la derive).

– Aipamen berezia: Le libraire (Cedric Martin).

– Animazioko aipamen berezia: Cuerdas en la vida. 

– Gidoi onenaren saria: Cretinos.

– Musika original onena: Cretinos (Film Musika Konposatzaileen Elkarteak emana).

– Publikoaren saria, Cretinos (Edu Moyano).


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude