Euskarazko edukien zabalkundea erraztu eta areagotu asmoz, Creative Commons lizentzia izango du ARGIAk

  • ARGIAk webgunea berrituko duela baliatuko du bere edukien lizentziak aldatu eta hauei Creative Commons izaera emateko. Abenduaren 3tik aurrera, beraz, ARGIAko edukiak Creative Commons Aitortu - Partekatu lizentziapean argitaratuko dira. Horri esker, medio honek argitaratutako materiala hartu, moldatu, kopiatu eta publikatu ahal izango du edonork, beti ere egilea Argia eta kazetaria aitortuz gero, eta edukiak zabaltzeko lizentzia bera erabiltzen badu.


2012ko azaroaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Cretive Commons lizentzia izango dute ARGIAko edukiek datorren astelehentik aurrera (Irudia: copiazurda.wordpress.com)

Eduki batzuk salbuetsita izango dira, hala nola, agentzietatik jasotzen ditugun argazkiak, eta hauek salbuespen oharrak eramango dituzte.

Zergatik aldaketa hau?

Arrazoi nagusia euskarazko edukien zabalkundea erraztea eta areagotzea da, hori euskararentzat eta euskaldunontzat onuragarria izango delakoan. Egungo bere egoeragatik, euskarak jadanik baditu nahiko arazo munduratu eta zabaltzeko, eta guk zabalkunde hori lagundu nahi dugu, horretarako gure edukien erabilera erraztuz eta bultzatuz. Adibidez, aurrerantzean euskarazko Wikipediak gure edukiak erabili ahal izango ditu bereak hornitzeko. Aldi berean, sortzailea eta euskarriari dagokien aitortza babestua legoke.

ARGIAren funtzio nagusia komunikazioarena da eta zeregin hori kazetaritzatik lantzen du. Gure edukien irekitze honek gure hizkuntz komunitatea trinkotu, sendotu eta aberastu egiten du. Edukien zabalkunderako zenbat eta erraztasun gehiago eman, are eta errazago beteko da gure funtzio sozial hori. Aldaketa honetan, bai guk bai euskarak, galtzeko baino irabazteko gehiago dugu. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jakintza librea
'Denbora geldirik dagoen lekua': Wiki Loves Monuments 2023 lehiaketaren irabazleak

2023ko Wiki Loves Monuments argazki lehiaketako hamabost irabazleak iragarri dituzte. Wikipediaren atzean dagoen Wikimedia Fundazioak urtero antolatzen du eta munduko argazki lehiaketa handiena da. Iaz 46 herrialdetako 4.700 argazkilarik parte hartu zuten, lizentzia libreak... [+]


Euskarazko Wikipedia genero desoreka gainditzeko lanean

Historikoki egin diren entziklopedia gehienetan gizonezkoek leku handiagoa izan dute emakumezkoek baino. Wikipedian ehunekoa handiagoa bada ere, desoreka nabaria da. Gauza bera gertatzen da euskarazko Wikipedian ere. Hala ere, egoera horri buelta eman nahian ari dira wikilariak.


2024-02-02 | Sustatu
Wikiflex: Wikipediaren filmoteka, streaming modura

Wikiflex da Wikipediako Netflix moduko bat. Entziklopedia libre globalaren multimedia atalean, Wikimedia Commons-en, hainbat ikus-entzunezko material daude, eskubidez libre izatera pasatu diren film asko barne. Programatzaile batek, Magnus Manke alemanak, horien... [+]


2023-10-11 | Sustatu
Euskal ondarea airetik drone bidez, Wikipediarako irudi libreak

Euskal Herria airetik... Helikopteroz lehenago eta dronez oraintsuago egindako bideoak ezagutzen ditugu, ETBn saioak egon ziren, gaur egunean sustapen bideoetan ohikoak dira. Baina berritasun interesgarri bat oraingoan: Xabier Cañas wikilariaren eskutik, eta Euskal... [+]


Eguneraketa berriak daude