argia.eus
INPRIMATU
COVID-19ak orain arte 2.118 pertsona hil ditu Euskal Herrian eta 427.689 mundu osoan
  • Euskal Autonomia Erkidegoan ostiralean 2 pertsona gehiago hilda, COVID-19ak orain arte Euskal Herrian hildakoak 2.118 dira. Mundu osoan heriotza kopurua 427.689tara iritsi dira.

ARGIA @argia 2020ko ekainaren 11

Euskal Autonomia Erkidegoan ostiralean 2 heriotza gehiago kontabilizatu dira. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, lurralde honetan ez da inor gehiago hil azken egunean eta Iparraldean aspaldi honetan ez ere heriotza gehiagorik ez da. Euskal Herria bere osotasunean ekainaren 12an iritsi da COVID-19agatik 2.118 hildako edukitzera, milioiko 668 heriotza. Euskaldunok estatu independentea bageneuka, une honetan munduko hirugarren herrialde kaltetuena ginateke, San Marino eta Belgikaren ostean.

Eusko Jaurlaritzak EAE osoko datuak bai baina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hildakoen kopururik ez du ematen maiatzaren 14tik eta gaur ere informazio hau ez du erakutsi.

Munduan, berriz, COVID-19ak estatistiketan ekainaren 13a arte hildakoak 427.689 dira  (+4.603 azken egunean), kutsatuak 7.727.093 (+141.973) eta sendatuak 3.377.980 . Mundu osoko biztanleak kontutan hartuz gero, heriotzak miloi 1 biztanleko dira 54,9.