EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Corrugados Azpeitiako langileei eta ELA eta LAB sindikatuei eman die arrazoia eta enpresak 60 langile kaleratzeko plana atzera bota du. Enpresak “fede onez” ez duela jokatu adierazi du auzitegiak eta kaleratze kopurua zehazterako garaian “malgutasunik gabe” aritu dela.
Beraz, enpresak uztailaren 17an 60 langile kaleratzeko hartutako erabakia bertan behera geratu da. Hori egiteko arrazoi nagusia, auzitegiaren ustez, zera da: enpresak kaleratze horiek egiteko langileekin ez zuela negoziatu. Kaleratuko zituztela adierazi zien, erabakia “irmoa eta aldaezina” zela argudiatuz.
Lan-gatazka luze eta korapilatsua ari da izaten Azpeitiko Corrugados enpresakoa. Orain arteko ibilbidearen laburpena egin dute Murrizketarik Ez blogean gaztelaniaz irakur daitekeen artikulu honetan.