argia.eus
INPRIMATU
Corrugados Azpeitia enpresa itxi egingo dutela jakinarazi dute jabeek
  • Langileen komiteak enpresako zuzendaritzarekin bildu ostean egin da publiko erabakia: Corrugados Azpeitiaren jabe den Gallardo taldeak eten egingo du enpresaren jarduera. Langileen ordezkariek adierazi dutenez, erabaki horren atzean enpresak Getafen (Espainia) daukan plantaren aldeko hautua egin izana dago.

ARGIA @argia 2013ko martxoaren 21a
Corrugadoseko langileek mobilizazio ugari egin dituzte euren lanpostuen defentsan.

Urola Kostako Hitzak jaso duenez, datozen egunetan enpresa ixteko Enplegu Erregulazio Txostena aurkeztuko dute.

2011n hasi zen enpresako lan gatazka hedabideetan agertzen, 140 langile kaleratzeko enplegu erregulazio espedientea aurkeztu zenean. Geroztik mobilizazio ugari egin dituzte langileek euren enpleguei eusteko. Azken berri honek ordea, enpresa irtenbide zaila uzten die.

Erabakia baloratzeko prentsaurrekoa deitu du enpresa batzordeak ostiralerako, lantokiaren sarreran. Egoera zein den aztertuko dute, baita aurrera begira zer egin daitekeen ere.