argia.eus
INPRIMATU
Cornellako komisariara laban batekin eta ‘Ala handia da’ oihu eginez sartu den pertsona hil dute Esquadra Mossoek
  • Mossoek jakinarazi dutenez, goizeko 6ak aldera izan da erasoa eta erasotzailearen helburua agenteak mintzea zen.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko abuztuaren 20a
Argazkia: Cadena Ser

Komisariako harreran hil dute erasotzailea. Kamerak eraso guztia grabatu dute eta erasoaren zergatia zein den ikertzen hasi dira. Bakarrik edo lagunduta eraso egin duen ere ikertzen ari dira. 30 urte  zituen erasotzaileak, Cornella-ko bizilaguna zeneta Espainiako NANa zuen. Haren etxean miaketak egiten ari dira.

Komisaria itxi egin dute eta Esquadra Mossoen zuzendaria Andreu Martinez eta Mossoen burua Miquel Esquius dagoeneko herrian daude.