Corellako ikastetxeari izen frankista aldatu diote

  • Jose Luis Arrese zuen izena, eta aurrerantzean Corellako Hiria deituko da. Ikastetxeko klaustroak eskatu zuen izen aldaketa, eta Nafarroako Gobernuak onartu egin du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abuztuaren 17an - 16:15
Jose Luis Arrese Francoren Mugimendu eta Etxebizitza ministroa izan zen. (Arg.: Wikipedia)

Corellako ikastetxe publikoko klaustroak bi gauza eskatu dizkio Nafarroako Gobernuari: batetik, Jose Luis Arrese izena kendu eta Corellako Hiria jartzea; bestetik, ikastetxearen helbide ofiziala Yerga kaleko sarrerakoa izan dadila, eta ez Jose Luis Arrese kalekoa.

Jose Luis Arrese Francoren Mugimendu eta Etxebizitza ministroa izan zen, baita Falangearen sortzaileetako bat ere. Frankismoaren hastapenetako ideologo nagusietako bat izan zen. Bilbon jaio zen, 1905ean, eta Corellan hil, 1986an.

Urtetan, Corellan futbol zelaiak, ikastetxe publikoak eta kale batek haren izena izan dute. Aurki, hiruotako bakar batek ez du izanen. Futbol zelaiari duela urte batzuk aldatu zioten deitura. Nafarroako Gobernuak hilabete honetan onartu du ikastetxearen birbataiatzea. Eta Corellako Udalak gaur bertan aztertuko du kalearen izen aldaketa.

Ez pentsa Arreseren omenezko nomenklaturak horren aspaldikoak zirenik. UPNko alkateak 2005ean jarri zion haren izena futbol zelaiari. Eta ikastetxe publikoa 1976an eraiki zuten.

Albiste hau Euskalerria irratiaren webgunean argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC lizentzia baliatuta

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak ekarriko dituzte igandean Arrankudiaga-Zollora

Udalak jakinarazi du herrian bertan egingo diotela omenaldia apirilaren 28an. Igande honetan, aldiz, beste 198 fusilaturekin batera omenduko dute Valladoliden, baina ez dute hango memorialean hobiratuko.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Eguneraketa berriak daude