Copyleft. Copyright. Copyfight. Jabegoa, eskubideak? (Ritxi Aizpuru)


2007ko ekainaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:01

"Copyleft, copyfight eta copyrightaren ideia erabat argitzen duen termino klabea dago: lanbidea. Musika baldin badute lanbide musikariek eta disko etxeek, garbi dago musikak eman behar diela bizi ahal izateko egunsaria. Musikari asko ez dira profesionalak, musika ez dute lanbide eta beste lanbide batetik ateratzen dute soldata; euren lan-indarra saldu. Ez dut soldata justifikatuko. Sistema ekonomiko, sozial eta politiko guztiak suntsitu beharko lirateke. Orduan, obra guztiona izango litzateke. Copyleftaren aldekoa ere banaiz. Horren arabera, erosiko ditudan galtzontziloak eta ogiak ere ez ditut ordainduko. Doan dira. Musikari batzuek egile-eskubideen publikotasunaren ala pribatizazioaren alde egin beharrean, bi aukerak eskaintzen dituzte. Ordainduta eta doan. Autoekoizpenen kasua da, oro har". (2007/06/07)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egile eskubideak
Egile eskubideak alkoholetan

Paris, 1847ko martxoa. Gau batez, Café des Ambassadeurs lokal ezagunean musika zuzenean jotzen ari ziren, beste hainbatetan bezala. Entzuleen artean Ernest Bourget, Paul Henrion eta Victor Parizot zeuden, hirurak musikariak, beren sormen lanaz bizitzeko borrokan ari... [+]


Toribio Altzaga, Dorothy Parker, Winnie-the-Pooh... Hauek dira 2022an jabetza publikora pasa diren egile eta obra batzuk

Sorkuntza-lanen jabetzak zeresana eman ohi du haien egileak hil ondoren ere, baina beti iristen da hildako artistaren oinordekoekin ika-mikak amaitzen diren momentua: egile-eskubideak iraungi eta obra jabetza publikora pasatzen den momentua. Herrialde bakoitzean hori gertatzeko... [+]


2021-11-21 | Diana Franco
Teknologia
Zentsura algoritmikoaren garapena

Azaro hasieran 24/2021 errege dekretua atera zen, Europako Merkatu Digital Bakarreko egileen eskubideei lotua. Ez naiz legeetan aditua, beraz gai hau nire hizkuntzan eta ulermen gaitasunetara itzuli dut eta zenbait hausnarketa partekatu nahi ditut zuekin.


ETBren "Musika gaua" programaren bidez egile eskubideetan iruzurra egin ote zen ikertzen ari da Auzitegi Nazionala

Espainiako Auzitegi Nazionala EITB ikertzen ari da musikarien egile eskubideekin lotutako iruzurra dela-eta. Beste hamahiru telebista kate ere jo-puntuan ditu Ismael Moreno epaileak hasitako ikerketak.


Europako Parlamentuak egile-eskubideak zorrotzago babesteko urratsa eman du

Parlamentuak onartutako lege proposamena Batzordeak eta Kontseiluak onartu behar dute aurrera atera dadin.


Eguneraketa berriak daude