Contadorren positiboa berretsi eta hura zigortzeko eskatu du UCIk

  • Txirrindularitza eta dopina elkar helduta berriro ere. Zeresana emango duten bi albisterekin oheratu ginen atzo. Batetik, Alberto Contador ziklista espainiarrari diziplina prozedura irekitzeko eskatu dio Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) Espainiako Txirrindularitza Federazioari (RFEC). Frantziako Tourrean egindako analisi batean klenbuterola aurkitu zuten Contadorren gernuan. Azken asteotan UCIko zientzialariak positibo hori ikertzen aritu dira, eta atzo jakinarazi zuten Contadorri prozedura zigortzailea irekitzeko motiboak badaudela.


2010ko azaroaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
Contador

Orain, beraz, Espainiako Txirrundularitza Federazioari dagokio Contador zigortu ala ez erabakitzea. Zigortuz gero, Tourraren irabazleak aurtengo garaikurra galduko du, eta litekeena da bi urte lehiatu gabe pasa behar izatea.

Aste honetako ARGIAn txirrindularitza profesionalak dopinarekin duen loturari buruzko erreportajea plazaratu dugu (ostegunean izango duzue Interneten irakurgai), Contadorren kasua abiapuntutzat hartuta. Artikuluan 1998ko Festina auziaz eta Bjarne Riis txirrindulari ohiak afera horretan jokatutako paperaz –ziklisten bozeramaile moduan– mintzo gara, besteak beste. Hain justu –hauxe da eguneko bigarren albistea–, gaur egun Saxo Bank taldeko zuzendari denak, bere karrera osoan dopatu izana aitortu zuen atzo, eta aditzera eman zuen guztiek egiten zutela gauza bera. Danimarkarrak Riis izeneko autobiografiaren aurkezpenean egin zituen adierazpenok.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dopina
Dopinaren Mundu Agentziak lau urterako kanporatu du Errusia nazioarteko lehiaketetatik

Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak ebatzi du Errusiak galarazita duela mundu mailako lehiaketetan parte hartzea. 2020ko Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu da, besteak beste.


2017-12-15 | Jon Torner Zabala
Froomen positiboa eta 'Euskadi' izena nork eramango lehia... edo ziklismoak zenbat gogaitzen nauen

Realak azken partida galdu ostean –Malagaren aurkakoa– Whatsapp mezua jaso nuen, J.B. Toshack entrenatzaile ohiaren esaldi batekin: “Astelehenetan hamar jokalari aldatuko ditudala pentsatzen dut, astearteetan zazpi edo zortzi, ostegunetan lau, ostiraletan bi,... [+]


Eguneraketa berriak daude