2015eko ingurumen hondamendi handienaren errudun: Colgate, Pepsi eta Johnson & Johnson

  • Iazko abuztu eta urri artean Indonesiako oihanean 130.000 sute gertatu ziren. Greenpeacek palma olioa erabiltzen duten multinazionalak ikusi ditu hondamendiaren atzean.


2016ko martxoaren 31n - 17:19

2015eko hondamendi handiena satelite bidez detektatu ahal izan zen. Indonesiako oihan eta mangladi tropikal aberatsetan  –besteak beste orangutanaren eta Sumatrako tigrearen bizitoki– milaka sute gertatu ziren hilabete gutxian eta hondamendi ekologiko izugarria eragin du basakeria horrek.

Greenpeace erakundeak salatu duenez, eraso horien atzean palma olioaren industria eta papergintzan aritzen diren enpresak daude. Palmako monolaboreak hedatzeko oihanari tokia kendu nahian dabiltza, lehengai horrekin supermerkatuetan eskueran ditugun zopa, txokolate eta komestikako produktuak egiteko.

Zehazki, Pepsico, Colgate-Palmolive eta Johnson & Johnson jo dituzte ekologistek Indonesian gertatuaren erantzule, eta kanpaina bat hasi dute halako jokabideak alboratu ditzaten. Dagoeneko 360.000 lagunek eman diete babesa mundu osoan.

Multinazionalotako ordezkariak Greenpeacekin elkartzea onartu zuten asteartean, salaketak indarra hartu orduko. “Albiste esperantzagarria da, baina deforestazioaren kontrako konpromiso erreal eta eraginkorra exijitzen jarraituko dugu”, azaldu dute erakundetik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aztarna ekologikoa
Adrián Almazán
"Gizartearen logika algoritmikoarekin, gizakiak esplotatzen jarraituko dugu"

Fisikan lizentziatua eta Filosofia doktore, Gasteizen du ohiko bizitokia Adrián Almazánek (Madril, 1990), baina egun Madrilgo Carlos III Unibertsitatean ematen ditu klaseak. Digitalizazioak ingurumenean, energian eta gizartean sortzen dituen eraginak izan ditu... [+]


2023-11-08 | ARGIA
Aztarna ekologikoa murrizteko neurriak hartzen hasi da ARGIA liburuen eta aldizkariaren ekoizpenean

Kataluniako Ekoedizioaren Institutuko bazkide egin da ARGIA, Europako bakarra, eta Euskal Herrian halako urratsa eman duen lehen eragilea da. Zigilu baten bidez, bere argitalpenen aztarna ekologikoa neurtu eta garbi adieraziko du hemendik aurrera. Dagoeneko sei liburu ekoeditatu... [+]


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Andreu Escrivà: “Kapitalismoaren jasangarritasunak gaur egungo egoera mantendu nahi du, eta sostengaezina da”

El Salto-k Andreu Escrivá ikerlari eta ingurumen-adituari elkarrizketatu du, bere azken liburuaren harira, "Contra la sostenibilidad". Bertan, kapitalismo berdeak bere burua indartzeko erabiltzen dituen estrategiak azaldu ditu, eta nola jasangarritasunaren ideia... [+]


Amazoniako indigenen lurrak deforestatzaileen esku utzi ditzakeen legea onartu du Brasilgo Kongresuak

Amazoniako lurrak demarkatu eta indigenenak direla aitortzeko muga gehiago jarriko dituen legea onartu du Brasilgo Kongresuak. Luiz Inácio Lula da Silvaren gobernuak legea kritikatu du eta "araututako genozidio" bat dela esan du. Indigenek hainbat egun daramate... [+]


Eguneraketa berriak daude