"Cocidito madrileño Euskal Herritik kanpo antzeztuko bagenu, ziur naiz Espainiako publikoak ez lukeela ulertuko, lana interpretatzeko behar beste datu ez dituelako, berez jasotzen duen informazio gehiena tertuliano horiek eskainitakoa delako (...) Euskal publikoak barre egitea gustuko du eta barre egiten du... Agian behar gehiago dugulako izango da. Baina argi dago herri alaia garela eta barre egitea gustuko dugula". (2004ko abendua, 144. zka.)