argia.eus
INPRIMATU
CO2 isuriek errekor berria utzi dute, industriaurreko karbono dioxido maila bikoiztuz
  • 420,99 zati milioiko CO2 erregistratu dute atmosferan, planetaren berotze efektuak hartu duen joera arriskutsuan errekor berria ezarriz. Iraultza industrialaren eta erregai fosilen aurretik, 6.000 milioi urtez 280 zati milioiko CO2 maila mantendu du planetak.

ARGIA @argia 2022ko ekainaren 07a

Karbono dioxidoa monitorizatzeko erreferentzi den lekuan hartu dituzte datuak, Hawaiko behategi estatubatuarrean. Iazko CO2 mailarekin alderatuta, 1,8 zati milioiko gehiago erregistratu da atmosferan. Azken hamarkadetako goranzko joera ez da gelditzen, aldaketa klimatikoari begira “neurri eraginkorrak eta berehalakoak” behar ditugun seinale, diote zientzialariek.

Azpimarratzekoa da 6.000 milioi urtez egonkor mantendu dela klima, 280 zati milioiko CO2 mailan. Alegia, aurten erregistratu denaren erdia.

Zientzialarien arabera, aurtengo CO2 mailak duela 4,1 eta 4,5 milioi urte artean atmosferan zegoen CO2 mailara eramaten gaitu, Pliozeno garaira. Orduan, tenperatura batez beste 4ºC beroagoa zen eta ozeanoen maila 5-25 metro altuagoa.

Hawaiko behategiak 1700 urtetik jasotako ondorengo datuek garbi erakusten dute azken hamarkadetako joera aldaketa: