argia.eus
INPRIMATU
CNMVk dio bere esku dagoela Fagor Etxetresnaken konkurtso administratzailea izendatzea
  • Elvira Rodriguez Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko (CNMV) presidenteak esan du erakunde horren zeregina dela, epaileak hala eskatzen badu, konkurtso administratzaile bat izendatzea, Fagor Etxetresnakek betekizunak jaulki zituelako.

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza 2013ko azaroaren 14a

Donostiako 1. Merkataritza Auzitegiko epaile Pedro Malagonek hartuko du Fagor Etxetresna Elektrikoaken (FEE) auzia. Behin administratzaileak izendatuta, hauen erabakiak oso garrantzizkoak izan ohi dira, epailea ordezkatu eta enpresaren kudeaketaren ardura baitute.

Konkurtsoarekin, Fagor marka salbatuko dela espero du Elvira Rodriguezek, “enpleguagatik eta Espainiagatik”. Bere adierazpenak Europa Press agentziak jaso ditu.

Bazkideen ondasun pertsonala “ukiezina”

Berria egunkariak “arlo judizialeko iturriak” aipatuz argitaratu duenez FEEko bazkideek ez liokete kooperatibaren zorrari euren ondasun pertsonalarekin aurre egin beharko, horiek “ukiezinak dira, legeak garbi esaten du”.