Ciutat Morta dokumentalaren liburua diruz laguntzeko kanpaina abiatu dute

  • Liburuaren aurkezpena otsailaren 4an izango da Bartzelonan, Patricia Herasek bere buruaz beste egitera bultzatu zuen atxiloketaren hamargarren urteurrenean. Crowdfounding kanpainan lortutako diruarekin liburua argitaratzeaz gain, aurkezpenak egin nahi dituzte poliziaren jazarpen kasuen berri emateko.


2015eko azaroaren 03an - 11:13
Kroniken, dokumentuen eta elkarrizketen bidez 2006ko otsailaren 4ko muntaia xehatu dute egileek.

Patricia Herasen historia kontatzen du Ciutat Mortak. 2006an Bartzelonan okupatutako antzoki batean gertatutako istiluen harira bost pertsona atxilotu zituzten. Heras ez zen istiluetan egon; egun berean, ospitalean zela, beste pertsona batekin atxilotu zuten istiluetan parte hartu zuelakoan. Bi urte epaiketaren zain eta hiru espetxeratua pasatu ostean bere buruaz beste egin zuen 2011n kartzelako irteera batean.

Urte bete eman dute Helen Torres Patricia Herasen lagunak eta Patricia Herasekin batera atxilotu zuten Rodrigo Lanzaren amak eta arrebak liburu hau ekoizten. Bertan TV3ko dokumentalean kontatzen dutena moldatzen joan dira prozesuak izan dituen aldaketetara egokitzeko. Egileen helburua da 2006an Bartzelonan gertatutako hiriaren historiaren parte izatea.

Kroniken, dokumentuen eta elkarrizketen bidez 2006ko otsailaren 4ko muntaia xehatu dute egileek. Horretarako kasua bera, testuinguruaren analisia eta gertakariak izan zuen eragina landu dute liburuan. Instrukzio kasua, Espainiar Estatuaren torturak, kartzelako bizipenak, hiriaren gentrifikazioa, Bartzelona markaren inposizioa eta errepresioaren aurkako taldeek emandako babesa dira bildutako gaietako batzuk.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 4F kasua
Nor da Artur Mas epaitzen ari den Barrientos?

Hautsak harrotu ditu azken egunotan Artur Masen kontrako auziak. 2014ko azaroaren 9ko kontsulta antolatzeagatik epaitzen ari dira Generalitateko presidente ohia, baina zeresana ez da soilik Masen partetik etorri, epaileak ere badu zerikusirik. Jesus Maria Barriento Pacho,... [+]


2015-04-19 | Axier Lopez
"Independentzia soilik izango da posible CIU gabe"

Militantzia ardura anitzak izan ditu Anna Gabriel Sabaték (1975, Sallent, Bartzelona): lehen Correllenguaren (Korrikaren ahizpa katalana) antolatzailea, Terra i Llibertat kolektiboko kidea sorreratik, zinegotzia, CUPeko idazkari orokorra, Endavat-eko kidea,... [+]


Milaka pertsonak 4F kasua berrireki dadila eskatu dute Bartzelonan

“Ez da sagarra ustela dagoena, saski osoa da” pankartaren atzean milaka pertsonak Bartzelona erdiguneko karrikak zeharkatu dituzte asteazkenean. 4F kasuaren “muntai judizial, politiko eta poliziala” salatu dute La Directak manifestazioaren kronikan jaso... [+]


Exekutatua izan nintzen

Eskura dago mundua. Esku batek itxaropena loreontzi batean erein dezake, edo zerbaiten zein norbaiten gainean jaurti, bota dezake.


Ciutat Morta edo ‘Der Prozess’

Arrazoirik gabe atxilotua izatea, errugabetasun-presuntzioaren ukapena, zehaztezina den mehatxu baten aurrean norbere burua defendatu beharra eta eskuraezina den justiziari heltzeko alferrikako ahaleginetan ahitzea.


Eguneraketa berriak daude